"Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du"
2023/11/06
Iñaki Iurrebaso EHUko irakaslearen hitzaldia, Manu Robles-Arangiz fundazioak eta ELA sindikatuak 2023ko azaroaren 4ean Erandion antolatu zuten "Euskaldunon hizkuntza eskubideak oldarraldi judizial betean" mintegian. Hitzaldian Iurrebasok ideia hauek jorratu zituen: Hizkuntza-gaitasuna, ahulgune garrantzitsu; Euskaldun gehienek gehiago erabiltzen dute erdara euskara baino; Asko erabiltzen da euskara, dagoen hizkuntzagaitasunerako; Hizkuntzarekiko jarrera eta motibazioa dira gure indargune nagusia; Transmisio- eta sozializazio-prozesuek euskalduntzearen alde eragin dute azken hamarkadotan; Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino: Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du; 10 hiztunetatik 9 “berezko” dinamikak erdalduntzea indartzen duten testuinguruetan bizi dira, eta arnasguneak ahultzen ari dira; Zonalde euskaldunenen ekarpen kuantitatiboa handia da; Euskara sozialki nagusi den eremu geografikoa AGORTZEN ari da; Arnasguneak galtzeak oso egoera zailean jarriko luke euskararen aurrerabidea. Euskarak bizi duen bidegurutze honetan erronka euskara lehentasunetara ekartzea da, jakinda lanak emaitzak ematen dituela eta euskaltzaletasuna sendo dagoela.
Ikusi Iñaki Iurrebasoren hitzaldi osoa
Ikusi Iñaki Iurrebasok hitzaldian erabili zituen diapoak
Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du from Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
Gaiarekin lotutako argitalpena: Gai Monografikoak 59: Hezkuntza eta Hizkuntza. Jardunaldi baten apunteak.