Euskaltel kapital pribatu espekulatiboaren esku geratu da
Azterketa Bulegoko 30. buletinetik hartua
Ikuspuntu ekonomikotik egoera ezin hobean dagoen enpresa bati buruz ari gara. 2012an Euskaltelek 342,8 milioi euroko salmenta izan zuen, eta 48,1 milioiko etekin garbia (hots, salmenten %14,03). Ekitaldi honetako etekin garbia pertsonal kostu osoa baino %54 handiagoa izan zen (hauek 31,7 milioi euro zirelarik, salmenten %9,25).
"2012an Euskaltelek 342,8 milioi euroko salmenta izan zuen, eta 48,1 milioiko etekin garbia"
2012koa ez zen salbuespena izan. Aurreko ekitaldietan ere Euskaltel oso enpresa errentagarria izan zen. Ondorioz, eragozpen handirik gabe ordaindu ahal izan zuen Orangeri eman beharreko 215 milioiko kalteordaina, epaileak operadore honekiko akordioa urratzeagatik ezarri ziona.
2013ri buruz ditugun datuen arabera ez da aldaketa handirik izango. Azaroaren 15ean enpresak jakinarazi zuen urteko etekinak zegoeneko 39 milioi euro zirela, eta presidenteak orain gutxi iragarri duenez ekitaldi amaierako 50 milioiko etekina lortzea espero dutela.
Hala ere, egoera hori izanda, langile kolektiboaren lan-baldintzetan eta enpleguan ondorio oso larriak izango ditu, Euskalteleko plantilleko zein azpikontratatu direla ere. Enpresak argi adierazi du kontratupeko eta azpikontratetako pertsonal gastua 9 milioi eurotan murriztu nahi duela; zuzendaritzaren arabera, soldata-gastuen %15, alegia. Zelan? Sistemen arloa esternalizatzea erabaki dute;
"Enpresak argi adierazi du kontratupeko eta azpikontratetako pertsonal gastua 9 milioi eurotan murriztu nahi duela"
honek Euskalteleko egungo plantillako 40 pertsona kaleratzea esan nahi du, eta beste lan-arlo batzuk ere esternalizatzeko asmoa dute, 550 lagunek osatutako plantillako beste 200rengan izango lukeelarik eragin. Bestalde, azpikontratak egiten ari diren lan batzuk internalizatzeko asmoa dago egoera horretan 575 bat pertsona daudelarik.
Guzti honek, abenduan 3 egunetako greba egitea motibatu zuen, eta hurrengo asteetarako mobilizazioak iragarri dira. ELAk egungo Kutxabank eratzera eraman zuen bankarizazio prozesuak izango zituen ondoriok hasieratik iragarri zituen.
Sindikatuak salatu zuen horrela beste urrats bat egingo zela EAEko aurrezki-kutxak ohiko banku pribatu bihurtzeko, eta atzerapausoa, berriz, finantza-erakundeak gure herriko are produktiboarekiko eta proiektu estrategikoekiko. Kutxabankek Euskaltelen erabaki duen desinbertsioa salatutakoaren adibide garbia dugu.
"ELAk egungo Kutxabank eratzera eraman zuen bankarizazio prozesuak izango zituen ondoriok hasieratik iragarri zituen"
Egoeraren arduradunak badaude, Eusko Jaurlaritzak nahiago izan du dirua eskuratzeko Euskalteleko partaidetza saldu, Kutxabankek Euskaltel kapital pribatuaren esku uztea erabaki du, biek enpresa inbertsio-fondoen esku uztea lehenetsi dute; hauek xede bakarra dute, etekinik handiena eperik laburrenean lortzea, zergak ordaintzea saihesteko sortu den sozietate bati ateak irekiz. Horrela, Euskaltelen etorkizuna arriskuan jarri baino ez dute egin.