Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Legea eta digitalizazio demokratikoa

2022/12/16
FkGRB4AWIAIOR5o.jpg
"Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Legea eta digitalizazio demokratikoa" jardunaldia egin dugu gaur Donostian ELAko Hezkuntzako liberatuekin. Bertan, Hezkuntzan Librezale elkarteko Iñigo Gebarak salatu du Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eta ikasle, irakasle zein familien datuak Google eta Microsoft multinazional estatubatuarren esku utzi dituela, alternatibak badauden arren: burujabetza teknologikoa eta software librea. Alternatiba hauek Hezkuntza Legean kontuan hartu beharko liratekela azpimarratu du. TEKS sareko Gorka Juliok, hain zuzen, hezkuntzarako, jada probatu eta badabilen, alternatiba zehatz eta praktiko bat aurkeztu du: Katalunian Xnet digitalizazio demokratikoaren aldeko institutuak garatu duen Digital Democratic plataforma.