Eusko numerikoa abian!

2016/11/28
Eusko-640x362.jpg
Hamarnaka laguntzaile ziren 2012ko neguan, alaitasunez eta pozez, arrakasta ezagutu duen Euskoa abiatzeko. Gaur, berriz mobilizatzeko ordua iritsi da Eusko numerikoa abiatzeko! Helburua: Euskal Monetaren mobilizazio kanpaina handi bat bultzatu trantsizio ekologikoa, tokiko lan postuak eta euskararen alde Euskoak duen eragina handitzeko eta hedatzeko! Proiektu honetaz gehiago jakiteko eta, nahi izanez gero, ahal baduzue eskukaldi txiki bat emateko, zatozte zuen agendekin, eta, baita zuen lagunekin ere, abenduaren 1n, euskoaren ez ohizko Biltzar nagusira, 19etatik 21ak arte, Manu Robles-Arangiz Fundaziora, Baionan. Laguntza ttipi bat proiektu handi bat gauzatzeko!

Enbata 2016/11/24

Eusko Numerikoa zer da?

Euskoa, billeteak eta ordainketa numerikoak bateratuko dituen lehenengo tokiko moneta osagarria izanen da, ordainketa txartel bat duen internet kontu batekin.
Internetez kondu bat dohan zabaltzen ahalko da, gasturik gabe, %100ez Euskal Monetak kudeaturik.

Etxetik edo zuen smartphon-etik, ordainketak egin baino lehen, dirua trukatzen ahalko duzue, eta zuen kontuan dirua sartu, eusko kontutik eusko kontura biramenduak eginez, edo ordainketa txartel batekin saltegietan erabiliz.

Txartelarekin Eusko billeteak aterazen ahalko dira ere aldaguneetan!

Bi urtez lan egin ondoren, teknikoki prest gaude eta, bide juridikoa zabalik da.

Orain, abiatze hori gainditzea gelditzen zaigu, eta horretarako zuen laguntza behar dugu!

Kide izan ala ez, hitzordua abenduaren 1n Biltzar Nagusian!

Zergatik eskalaz aldatu?

2013an billete forman euskoa hasi denetik:  30.000 eusko baino gehiago banatuak tokiko elkarteetan 200 harreman komertziala berri baino gehiago Ipar Euskal Herriko enpresen artean 200 komertzio eta empresa baino gehiago saltegietako afitxaketak elebiduntzen ari Hamarnaka topaketa berri kideen artean
etab.

Hastapen bat bakarrik ez da!

Euskoa oraindik gehiago hedatuz, Eusko numerikoari esker trukaketak erregularkiago eginez, elkarrekin, Euskal Herri euskalduna, solidarioa eta ekologikoa eraikitzeko oraindik hurrunago joateko aukera emanen digu!

Harremanak/Galderak : 05 33 47 54 11 / info@euskalmoneta.org / www.euskalmoneta.org