Feminismoa %99aren alde

2020/07/01
Web albiste argazkia.jpg
Cinzia Arruzza, Tithi Bhattacharya eta Nancy Fraser-ek 2019an argitaratutako manifestu hau, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) feminismoaren norabidea eztabaidatzeko plazaratu zen. Autoren ustez, feminismo liberalak porrot egin du, Hilary Clintonen porrota lekuko, eta 11 tesitan feminismoak izan behar lituzken printzipioak mahaiaren gainean jartzen dituzte.

Ehun orri eskas dituen manifestu honen lehen kapituluak "bidegurutzean" izena du. Sheril Sandenberg ekonomista eta exekutibo estatu batuarraren hitzak ekartzen ditu orrietara. Sandenbergen ustez “gauzak askoz hobeto joango lirateke baldin eta munduko herrialdeen eta enpresen erdiak emakumeek zuzenduko balituzte, eta etxeen erdiak, berriz, gizonek gobernutuko balituzte". Liburuko autoreen ustez baina, 2018ko greba feministak gizarte berri bat aldarrikatzen zuten.

Beraz, feminismoa elkarren kontrako bi bideren aurrean dagoela diote: feminismoa kapitalaren zerbitzura erabili nahi dutenak alde batetik, eta bestetik, greba feministaren antolatzeaileak, kapitalismoa deuseztatu nahi dutenak.

Bigarren bide honen alde daude autoreak, eta hautxek dira 11 tesiak:

  1. Tesia: Olatu feminista berri batek greba berrasmatu du.
  2. Tesia: Feminismo liberalak porrot egin du. Hura gainditzeko garaia da.
  3. Tesia: Feminismo antikapitalista bat behar dugu, %99aren aldeko feminismo bat.
  4. Tesia: Gaur egun, gizarte osoa dago krisian, eta kapitalismoa da horren kausa.
  5. Tesia: Gizarte kapitalistetan, etekin-ekoizpenaren mende dago erreprodukzio soziala, eta hortxe datza halako gizarteetako genero-zapalkuntzaren sorburua. Gauzak irauli nahi ditugu.
  6. Tesia: Genero-indarkeriak hamaika molde ditu, eta denak daude harreman sozial kapitalistekin lotuta. Zin dagigu denen aurka borrokatuko garela.
  7. Tesia: kapitalismoak sexualitatea arautu nahi du. Guk, ordea, sexualitatea askatu nahi dugu.
  8. Tesia: kapitalismoaren sorburuan daude indarkeria arrazista eta koloniala. %99aren aldeko feminismoa arrazakeriaren eta inperialismoaren aurka dago.
  9. Tesia: kapitasliamoa Lurra suntsitzen ari da, eta %99aren aldeko feminismoak horren kontra egin nahi du; horregatik, %99aren aldeko feminismoa ekosozialista da.
  10. Tesia: kapitalismoa ez dator bat benetako demokraziarekin eta bakearekin. Gure erantzuna, internazionalismo feminista.
  11. Tesia: %99aren aldeko feministok dei egiten diegu mugimendu erradikal guztiei, bat egin eta matxinada antikapitalista bat sor dezagun elkarrekin.

Hona hemen, ekainaren 30ean liburu honen bueltan egindako tertulia entzungai, eta kontatu nahi diguzuena esateko, Foroa zabalik: https://labur.eus/v580R