Gipuzkoan hondakinen kudeaketa pribatizatu nahi dute

2016/05/09
erraustegia-kartela.jpg
Azken hilabeteetan erraustegi berriari dagokion informazioaren berri prentsa bidez jasotzen ari gara, baina ez dago inolako dokumentu ofizialik honen inguruan. Ez abenduan erraustegiaren dimentsioen inguruan eginiko adierazpenetatik informazio zehatza ateratzeko, ezta orain hondakinen tratamendu zentroaren gestio eredua azaltzeko egin dituzten adierazpenak informazio objektiboz osatzeko ere.

Ainhara Plazaola, ELA Ingurumen arloa (Landeia 212)

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietan eraiki nahi duten hondakinen tratamendurako zentroaren inguruan eginiko adierazpenen harira, ELA sindikatuak honako balorazioa egiten du:

  • Lehenik eta behin informazio falta salatu nahi du. Azken hilabeteetan erraustegi berriari dagokion informazioaren berri prentsa bidez jasotzen ari gara, baina ez dago inolako dokumentu ofizialik honen inguruan. Ez abenduan erraustegiaren dimentsioen inguruan eginiko adierazpenetatik informazio zehatza ateratzeko, ezta orain hondakinen tratamendu zentroaren gestio eredua azaltzeko egin dituzten adierazpenak informazio objektiboz osatzeko ere.
  • Agerraldi hauetan informazioa eman baino balorazioak egiten dituzte Foru Aldundiko arduradunek. Esaterako, proposatutako zentroa jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ingurumen irizpideei jarraiki eginiko proiektua dela esanez, inongo jasangarritasun txostenik erakutsi gabe. Edo Europar Batasuneko helburuekin eta ekonomia zirkularraren     printzipioekin bat datorrela esaten dutenean, oraindik hurrengo urteetarako hondakinen sorrera, berrerabilera eta birziklapen helburuak zeintzuk diren zehaztuko duen hondakin planik ez dugu-neanLandeia 212.
  • Era berean, hurrengo urteetarako plangintza hau izan behar da lehen pausua diagnostikoa egin eta behar eta helburuak finkatuko dituena, eta datu horietan oinarrituz egin behar da azpiegituren plangintza, eta ez alderan-tziz, orain egin den moduan: lehenik azpiegitura motak eta hauen dimentsioak zehaztu dira, diagnostikoa eta helburuak ezagutu aurretik.
  • Zubietako hondakinen tratamendurako zentroak planteatzen ari diren azpiegiturei dagokionez, ELAk bi puntu azpimarratu nahi ditu. Batetik, gauza bakoitzari bere izenez deitu behar zaiola, hau da, energia balioztatzeko planta bat esaten dutenean erraustegiaz ari direla argitu behar da. Eta bestetik, biometanizazio planta ez dela hondakin organikoa tratatzeko modurik egokiena; askoz eraginkorragoa da konpostaje zentro bat. Bigarren honetatik ateratzen den konpostaren kalitatea askoz ere altuagoa da, baina horretarako hondakin organikoak modu selektiboan jaso behar dira, eta badirudi plangintza honetan derrigorrezko bilketa selektiboa alde batera utziko dela.
  • Kudeaketa ereduari dagokionez, kudeaketa publiko-pribatuaren formulak zerbitzuaren pribatizazioa suposatzeaz gain, askoz ere garestiagoa izango da. Nahiz eta orain Foru Aldundiak ez dituen 200 milioi  bideratuko zentro honen eraikuntzara, hurrengo 30-35 urteetan ordainduko den kopurua askoz ere handiagoa izango da, eraikuntza eta kudeaketa kostuari enpresa pribatuaren irabaziak gehitu beharko baitzaizkio. Kudeaketa eredu hau beste azpiegitura batzutan ere ematen da, esaterako autobide batzuen kudeaketan, eta dagoeneko jakina da zuzeneko gestio publikoa baino askoz garestiagoa ateratzen dela.
  • ELAk urteak daramatza hondakinen kudeaketa eredu iraunkorrenak defenditzen eta orain ere horrela jarraituko dugu. Horregatik eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari erraustegia alde batera utzi eta aurretik eman diren pausoetan atzera ez egiteko. Gure etorkizuna, ingurumena eta osasuna baldintzatzen ez dituen hondakinen kudeaketa eredu iraunkor bat posible delako, eta ez delako hain zuzen beraiek bultzatzen dutena. Bestalde, eta informazio eta gardentasun falta larriak ikusirik, ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitzen dio informazio guzti hau publiko egin dezala, gipuzkoarron eskubidea baita egoeraren berri izatea, eta bide batez, erabaki hauetan parte hartzea.