Guggenheim Bilbao: Titanioaren eta artelanen atzean, azpikontraten museoa ezkutatzen da, prekaritatearen museoa
2021/10/25
Guggenheim museoko garbitzaileek "honaino heldu gara" esan eta greba mugagabea abiatu zuten ekainaren 11n. Urte asko eman dute Bilbo turistikoaren ikono bihurtu den museoa garbitzen lan-baldintza negargarrien truke. Aski da! esan dute, eta greba, abesti eta dantzen bidez, museoak ukatzen dien duintasuna berreskuratu nahi dute. Hau da #GuggenTrap bideoklipa.