Haurdunaldi arriskuak eta mutualitateak
Lan Osasuneko 14. buletinetik hartua (irakurri osoa hemen)
Arriskua haurdunaldian zehar dokumentua irakurri
Epai honek merezi duen analisi juridikotik haratago, baieztatu egiten du bai Auzitegi Nagusiak bai Donostiko Auzitegi Sozialak, prebentzio zerbitzuak eginiko arriskuen ebaluaketari eman dioten garrantzia, kasu honetan bere lanpostuan zeuden arrisku guzti- guztiak aipatzen zituelako.
Aspaldidanik ari gara salatzen, mutualitateek haurdun dauden langileei ez dutela arriskurik esaten dietela, edota arriskua txikia dela, eskubidea ezeztatu nahirik; honela prestazioa ahalik eta beranduen jasoko dute. Kasuren batean, areago, haurdun dagoen emakumeari esan diote osasun sistema publikora joateko, baja gertakari arrunt bezala eskatzeko, horrela “papeleo” guztiaz libratzen baita.
Aspaldidanik ari gara salatzen, mutualitateek haurdun dauden langileei ez dutela arriskurik esaten dietela, edota arriskua txikia dela, eskubidea ezeztatu nahirik
Sektore gehienetan, batez ere osasungintzan eta erresidentzietan, mutualitate gehienek zenbait arrisku mota besterik ez dute egiaztatzen dituzte, adibidez fisikoak arriskuak, pisuak eskuz hartzerakoan sortzen diren arriskuak, erradiazio arriskuak... Honetarako prestazioaren hasiera data kalkulatzeko SEGO edo INSS zerrendetan azaltzen direnak hartzen dituzte. Baina ez dituzte kontutan hartzen zenbait lan motak dakarten arriskua; adibidez, arrisku biologikoak kanpoan uzten dituzte, eta aipatutako bi sektore hauetan arrisku maila altua dute egiten dituzten lanengatik: bizi-konstanteak jaso, operazio aurreko eta osteko zainketa lanak, jaioberrien eta gaixoen zaintzak... agente kutsakorren arriskuak ugariak izateak egiten du kolektibo hau berezia; horregatik, arriskuen ebaluaketan arrisku biologikoak aintzat hartu behar dira.
Garrantzitsua da azpimarratzea arriskuen ebaluaketa modu parte hartzaile batean egin behar dela. Ebaluaketa honek gutxienez prebentzio legeak jasotzen dituen arrisku guztiak kontutan hartu behar ditu, hots, agente kimikoak, agente fisiko eta biologikoak, faktore ergonomikoak eta psikosoziologiakoak. Dudarik balego, langileontzako prebentzio neurri onuragarrienak jaso beharko dira, haurdun dagoen langileari edo umekiari babes egokiena eskainiz, bere lanpostua eraldatuz edo lanpostu berri bat emanez. Epaitegietan gure eskubideak bermatzeko ere funtsezkoa da.
Kasu konkretu honetan, Universal mutualitatea zigortu egin dute langileari prestazioa eskatu zuen egunetik ordaintzera, nahiz eta langileak soldata ere jaso zuen lanean jarraitzeagatik.