Ikarorik gabe Greziara begira
2015/01/23
Hau da Manu Robles-Arangiz Institutuaren lehen irratsaioa Bilboko 97 irratian. Bertan Greziari buruz aritu ginen eta zorraren auditoriari buruz, Hauteskunde bezperatan Syrizaren garaipenak Europan sortzen duen tentsioaz, Eric Toussaint, Maria Lucia Fattorelli eta Antonio Cuestaren lanez hitz egin genuen.
Íkarorik gabe saioa estreinatu berri dugu Bilboko 97 irratian. Lehen irratsaio honetan Grezian jarri genuen begirada; zorrarden auditoriaz eta hauteskunde bezperatan Syrizaren garaipenak Europan piztu duen tentsioaz jardun genuen. Piztu irratia!
Arreta berezia eskaini genien bi libururi, eta biak eskuragarri dituzue gure webgunean.
- Maria Lucia Fattorelliren "Auditoría Ciudadana de la deuda pública".
- Antonio Cuestaren "Elkartasuna eta autogestioa Grezian".
Liburuak paperean eskuratu nahi izatekotan jar zaitezte harremanetan gurekin fundazioa@elasind.org bidez.