Iñaki Iurrebaso: "Euskara lehentasunetara ekarri behar da, eskolak bakarrik ezin du"
2023/05/13
Iñaki Iurrebaso Biteri EHU irakasleak ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak 2023ko apirilaren 22an Bilbon antolatu zuen "Hezkuntza eta hizkuntza" jardunaldian eman zuen "Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean" hitzaldia eta erabili zuen diapo-aurkezpena. EHUko irakasleak euskara lehentasunetara ekarri beharra azpimarratu zuen.
Iurrebasok sei ardatz nagusi hizkuntzen osasun-egoera neurtzeko:
- Testuinguru demolinguistikoakHizkuntza-gaitasuna, ahulgune garrantzitsu
- Asko erabiltzen da euskara, dagoen hizkuntza-gaitasunerako
- Hizkuntzarekiko jarrera eta motibazioa da gure indargune nagusia
- Transmisio- eta sozializazio-prozesuek euskalduntzearen alde eragin dute azken hamarkadotan
- Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino: Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
- 10 hiztunetatik 9 “berezko” dinamikak erdalduntzea indartzen duten testuinguruetan bizi dira. Eta arnasguneak ahultzen ari dira.
Eta eskolaren ekarpena indartze bidean sei gogoeta egin zituen:
- Murgiltze eredua oinarri
- Taldeen osaketa-irizpideak ikertu eta birplanteatu beharra
- Erronka handi bat: ahozkotasuna eta adierazkortasuna gehiago lantzea
- Soziolinguistikazko formazioa irakasleei eta ikasleei
- Hizkuntzaz gain euskal kulturaren transmisioa landu. Euskara ezin da erakutsi atzerriko hizkuntza balitz bezala.
- Eskolak bakarrik ezin du. Jauzi orokorrago baten baitan egin behar da aurrera.
Hitzaldiaren bideoa:
Hitzaldian erabilitako aurkezpena: