Itziar Gandarias: indarkeria modalitate guztiak boterearekin erlazionatuta daude eta dominazio sistema guztiek indarkeria behar dute bizirauteko
Itziar Gandarias, Munduko Emakumeak Babel-eko kidea
Azken urteotan Mundu Martxan apustu bat egin dugu gure artean: emakumeen artean dauden desberdintasunak zeintzuk diren ikusi eta hauek islatzea. Adibidez, Donostian izan genuen Mundu Martxaren azken topaketan (2016ko azaroa), emakume anitz asko bildu ginen eta emakume anitz askok konpartitu zituzten gaur egun bizi dituzten indarkeria bizipenak. Jatorri, belaunaldi, gorputz desberdinak dituzten pertsonak, emakume etorkinak, aniztasun funtzionala duten emakumeak, sexu langileak, emakume langileak. Bizkaiko Erresidentzietako emakume langileak hor egon ziren. Aprobetxatu egin nahi dut hemen asko egongo direlako nire elkartasun osoa adierazteko borroka hori konpartitu zuten horientzat.
Indarkeria Transistemikoa, oso kontzeptu potoloa da, baina oso erraza. Hau da, indarkeria matxista sistemikoa da eta dimentsio ugari ditu. Zapalkuntza sistema desberdin horiek gure gorputzetan adierazten dira.
Aniztasun horretan Mundu Martxan konturatu gara indarkeria matxista gure gorputzetan oso modu ezberdinetan ezaugarritzen dela. Indarkeria matxistaz jarduten dugunean, indarkeria sistema asko daude eta horregatik duela urte gutxi biolentzia kontzeptua zabaldu zabaldu genuen. Indarkeria Transistemikoaz hitz egiten hasi ginen. Oso kontzeptu potoloa da, baina oso erraza. Hau da, indarkeria matxista sistemikoa da eta dimentsio ugari ditu. Zapalkuntza sistema desberdin horiek ez daude airean, gure gorputzetan adierazten dira. Hau da, heteropatriarkatua beste dominazio sistemekin interkonektatuta dago eta elkar eragiten dute. Adibidez, etxeko langile etorkin batek egunero bizi dituen indarkeriak ez datoz bakarrik patriarkal dominazio sistema batetik, baizik eta beste dominazio sistema batzuetatik ere: kolonialismoa, arrazakeria, kapitalismoa...Indarkeri modalitate guzti horiek boterearekin erlazionatuta daude.
Hau da dominazio sistema guztiek indarkeria behar dute bizirauteko.Talde batzuen gainean botere posizioa duten taldeek indarkeriaren beharra dute haien boterea erreproduzitu dadin.
...
Bukatzeko aipatu nahiko nuke gaur egun mugimendu feminista ditugun bi erronka:
Lehenik, indar eta lan handia jarri dugu espazio publikoan: jaietan adibidez. Baina ez dugu hainbeste lan egin espazio intimoetan: hau da zer pasatzen ari da nire bikotearekin, nire militantzia kidearekin adibidez. Espazio intimoetan benetan marra gorriak jartzeko, ezetz esateko, nire plazerrari lehentasuna emateko, edo erabakietan eragiteko gaitasuna lortu dugu? Horretan oraindik badaukagu lana.
Bigarren, emakumeak ez gara bakarrik biktimak, superbibienteak ere bagara. Eta iruditegi hori, superviviente irudia aldarrikatu eta zabaldu behar dugu ere. Superbibiente ezperientziak eta errelatoak behar ditugu. Nola? Ana Murcia, jardunaldietan esaten zuen bezala, Adibidez, espazioak ireki behar dira bizirik irten diren emakumeentzat. Batek bikotekidearen bortxa jasan badu, besteak arrazismoa, besteak lesbofobia... Bizipen horiek guztiak eta estrategiak partekatu behar dira, errelato berriak sortzeko.
Martxan jarriatuko dugu, denok aske izan arte.