Iparraldean ere bada alternatibarik trantsizio energetikorako
26. Ingurumen Buletinentik hartua
Euskal Herrian kontsumitzen den energiaren %99 inportatua izanik, berotasun eta elektrizitate ekoizpena lurraldean birkokatu eta energia berriztagarrietan oinarritzen den eredua sustatu nahi du. 4 printzipiotan oinarritzen da horretarako:
- Herritarra: Herritarren sozietate bat da,gehiengoa Euskal Herriko herritarren esku.
- Inbertitzailea: Energia berriztagarrien inguruko proiektuak gauzatzeko beharrezko dirua eta kapitala biltzen du.
- Berriztagarria: Ingurumena errespetatzeko kezkarekin, energia berriztagarrietan bestetik ez du inbertitzen.
- Lurraldekoa: Euskal Herrian besterik ez du inbertitzen
Eginkizunen artean ditu herritarren aurrezkiak biltzea du, hau da, jarduerarako dituen diru ahalmenak bere akziodunen aurrezki solidarioetatik datoz. Eta aurrezki hauek energia berriztagarrien inguruko proiektuetan inbertituko ditu, interes orokorra zainduz.
Helburu nagusitzat du, energia berriztagarrien ekoizpen proiektuak sortu eta diru beharrak dituzten energia berriztagarrien inguruko proiektuak sostengatzea.
I-ENER energia berriztagarriaren ekoizle izango da, eta bide ezberdinetan aritzeko eta inbertitzeko helburua du: energia eolikoa, fotovoltaikoa, hidraulikoa eta biomasa. Horrela, energiaren ekoizpena birkokatu, energia herritarron esku utzi, ingurumen inpaktua gutxitu eta deslokalizatu ezin diren lanpostuak sortuko dituzte.
I-ENER-en akziodun izatea, energia berriztagarrietan inbertitzeko ahalmena biderkatzen laguntzea da, eta, horrela, ingurumena gehiago zaintzen eta errespetatzen duen energia ekoizpenean parte hartzea da. Gainera, lurraldeko ekonomian eragile izatea da, eta, lankidetzan, dinamika kolektibo eta herritar baten parte izatea da. Euskal Herriko biztanleen suskripzioari esker existitzen da. Izan ere, beren aurrezkien zati bat sozietatera honetara bideratu dute. Sozietatea kapital aldakorrekoa denez, I-ENERek akziodun berriak har ditzake edonoiz. Beraz interesa duen edonor bihurtu daiteke I-ENEReko akziodun eta proiektu honetan parte hartu. Informazio gehiago nahi baduzu sartu I-ENERen web orrian.
Sozietate hau Euskal Herrian sortzen ari den energia trantsiziorako katean beste katebegi bat da: I-ENERek energia berriztagarria sortuko du eta Goiener bezalako kooperatibek komertzializatu egingo dute.