Komunitarioa eta kolektiboa izango den ereduari bide emateko aukera piztu da

2020/03/20
21880317794_f8e76a4372_c.jpg
Egungo eredu sozialak aldaketa sakonak behar dituela utzi du agerian koronabirusak eragindako krisiak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak horren aldeko bidea marrazten duen agiria aurkeztu du.

Koronabisuraren pandemiak sorturiko alarma egoera baliatzen ari dira espainiar zein frantziar gobernuak estatuaren birzentralizazioan sakontzeko, horretarako beharrezkoak dituzten neurri guztiak hartuz. Testuinguru honetan, ordea, uste dugu burujabetza aldarrikatzea inoiz baino beharrezkoagoa dela. Burujabetza politikoa eta materiala behar ditugu, horretarako bizitza sustengatzen dituzten tresna publiko eta komunitarioak herritarren kontrolpean eta erabakitzeko eskubidearen baitan egon behar dira.

Beldurra zilegia da, baina baita aliatu arriskutsua ere. Naturarekiko eta pertsonekiko interdependentzia inoiz baino agerikoagoa den une honetan, ez dezagun utzi logika neoliberalari bide berriak urratzen. Neoliberalismoaren indibidualizazio prozesuari aurre egin behar diogu, elkarrekin, herritar sektore zabalenen antolaketa kolektiborako tresnak lehenetsiz, krisi multidimentsionalari aurre egiteko.

Kapitalaren logika argia da: negozio eremu berriak esploratu eta krisia etekinak handitzeko erabili, langile eta herri sektoreon prekarizio eta esplotazio egoera areagotuz. Demokrazia ekonomikoan oinarrituriko enpresa eta ekonomia eredu berria behar dugu, egoerari herri gisa erantzun ahal izateko.

Inoiz baino beharrezkoagoa da hazkunde etengabearen logikari muga jartzea: badugu aukera ohitura berriei heldu, zaintza lanak balioan jarriz, komunitarioa eta kolektiboa izango den ereduari bide emateko borrokari heltzea. Naturaren ustiapenari mugak jarri, zerbitzu publikoen garapenan sakondu eta gure burua gobernatzeko beharrezkoa dugun burujabetza prozesuri indarrez ekiteko unea da. Eredu berri baten alde indarrak biltzen eta artikulatzen jarraitzeko unea da!

BIZITZA BURUJABEA, ESKUBIDE OSOZ!

Irakurri EHko Eskubide Sozialen Kartaren agiri osoa