Komunitatea zaindu tratu txarrak alboratuz
COVID-19 gaitzak sortutako egoerak orain arte ezagutu ez dugun abagune batean jarri du gure gizartea. Ziur aski, ez geneukan tresna nahikorik honi aurre egiteko: ez instituzioek, ez gizarte-erakundeek, ez eta herritarrek ere. Baina aitortu behar da kasu askotan guztien elkartasuna eta konpromiso-erantzunak garrantzitsuak izaten ari direla. Nabarmentzekoa da, besteak beste, milaka herritar antolatu direla elkartasun-sareen bitartez. Sare horiek, auzo eta herrietan modu oso azkarrean sortu dira komunitateari eta, bereziki, komunitatearen beharrizanei erantzuteko, elkarri lagunduz eta zainduz.
Herritar asko laguntzeko prest agertu dira: bizilagunei erosketak edota botikak eramaten, hauek bila joan ezin direnean; adingabeak zaintzen, beren aita eta ama lanera atera beharragatik; familia behartsuen artean SIM txartelak banatzen, hauen seme-alabei Internetera sarbidea ahalbidetzeko; kozinatzen, horretarako baliabiderik ez dutenentzat; atariz atari harreman-sareak sortzen, elkarren artean zaintzeko; eta euskaraz mintzapraktikak egiten edo eskolekin laguntza ematen, ikasleek ikasturtea gal ez dezaten... Premia larriak dituzten bizilagun hauek gizarte-zerbitzu publikoekin edota hurbileko elkarte-mugimenduarekin harremanetan jartzeko bitartekari izan dira. Azken finean, antolaketa-zeregin eta ahaleginen zerrenda luzea da oso, egungo osasun-larrialdiari erantzutetik harago doana: sare komunitarioak eraiki eta haien arteko loturak sendotzen ari baitira.
Bestalde, kezka handiz bizi izan ditugu konfinamendu-egoera honetan eta gizarte-larrialdi honetako salbuespenezko neurri zorrotzak hartu diren unean, komunitateari berari tratu txarrak ematea edo herritarren askatasuna murriztea ekar dezaketen hainbat gertakari.
Duela gutxi, Bilboko San Frantzisko auzoan poliziak abusu eta tratu txarrak ematen erakusten zuen jokabidea ikusi izan genuen irudietan. Ez dugu zalantzarik, ekintza hauek bakan batzuk direna eta ez dagokiola jardunbide orokorrari. Baina, egia esan auzo horretan erakunde sozial, sindikal, erlijioso, asistentzialak eta auzokoak salatzen ari dira beste auzo batzuetan ematen ez den polizia-presentzia, abusu eta tratu txarren egoerak, jarduera arrazista nabarmenak, etab. Aipatu ditugun herritarren elkartasun sareek adierazten digute, gainera, poliziek bizilagunak salatzen dituztela, beren balkoietatik gertakari horiek aurpegiratzeagatik eta sare sozialetan zabaltzeagatik. Era berean, atzeman dugu horrelako egoerak isilarazi nahi izan dutela; eta sindikatu, komunikabide, eta erakunde publiko batzuek neurriz kanpo erantzun dutela ere, gertakari horiek ukatuz eta bidegabekeriak salatzen dituztenak jomugan jarriz. Berriro diogu, ez dugu uste egoera horiek orokortu daitezkeenik, baina egoera horiek gertatzeak ohartarazi behar digu, banaka batzuk izanik ere, egunotan izan ditzaketen arriskuez: zailtasun handienak dituzten bizilagunentzat eta, artatuak ez izateaz gain, tratu txarrak jasan ditzaketela ikusten duten pertsonentzat eta auzoentzat. Aldi berean larriki kezkatzen gaitu norbanakoak zein gizarte-sareak elkartasunean eta giza eskubideen defentsan ari direnak kriminalizatzeak eta jazartzeak, gertakari horiek jasotzeagatik.
Beraz, idazki hau sinatzen dugunok, eskarmentu eta ideologia anitzekook, dei egiten diogu gizarte osoari, bere instituzio eta erakunde sozial eta sindikalei komunitatearen zaintza babes dezaten, hala nola krisi honen aurrean elkartasuna indartu eta herritarrak, baina bereziki egoera hau larriago pairatzen ari direnak, tratu txarrak jasatetik babes ditzatela edozein delarik.
Bilbo, 2020ko apirilaren 28a
Sinatzaileak
Katixa Agirre, idazlea
Lorea Agirre Dorronsoro, kazetaria
Carlos Askunze Elizaga, activista de la economía solidaria y del movimiento ciudadano del barrio de San Francisco
Felix Arrieta, profesor del Departamento de Trabajo Social de la Universidad de Deusto
Bernardo Atxaga, idazlea
Patxi Azpillaga, EHUko irakaslea
Ramón Barea, actor
Oihana Bartra, bertsolaría
Garbilñe Biurrun, jueza, presidenta de la Sala de lo Social del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco
munts brunet navarro, consonni ediciones
Félix Cañada, abogado
Cony Carranza Castro, educadora popular feminista, Mujeres del Mundo
Mª Angeles Díez López, profesora de la UPV/EHU y del Instituto Hegoa
Alfonso Dubois, profesor jubilado de la UPV/EHU
Lutxo Egia, idazlea
Ángel Elías Ortega, Decano de la Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social de la UPV/EHU
Mari Luz Esteban, UPV/EHUko irakaslea
Fernando Fantova Azcagorta, consultor social
Itziar Fernández Mendizabal, activista en defensa de los Derechos Humanos
Jone Goirigolzarri, Deustoko Unibertsitateko irakaslea
Felipe Gómez Isa, Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe
Juan Hernández, Observatorio de Multinacionales en América Latina (OMAL) y Ongi Etorri Errefuxiatuak
Pedro Ibarra, Catedrático jubilado de Ciencia Política de la UPV/EHU
Alberto Inurrategi, montañero
Daniel Innerarity, profesor de Filosofía Política de la UPV/EHU
Igor Irigoyen Fuentes, Coordinador General de Itaka-Escolapios y vecino del barrio de San Francisco
Itziar Ituño, aktorea
Yolanda Jubeto, profesora de economía de la UPV/EHU, vecina de Bilbao la Vieja y activista de Galtzagorri talde feminista
Iñaki Lasagabaster, Catedrático de Derecho Administrativo de la UPV/EHU
Xabier Landabidea, Deustoko Unibertsitateko irakaslea
Francisco Letamendia, profesor emérito de Ciencia Política UPV/EHU
Cris Lizarraga, muzikari (Belako) eta feminista
Erramun Mendibelanda, profesor de Pintura en la Facultad de BBAA de la UPV/EHU y artista en el barrio de San Francisco
María Luisa Menéndez, feminista y activista de Ongi Etorri Errefuxiatuak
Andrea Momoitio, periodista, revista digital feminista Pikara Magazin
maría mur dean, consonni ediciones
Bea Narbaiza Amillategi, EHUko irakaslea, EITBko Administrazio Kontseiluko kidea
Amaia Pérez Orozco, economista y feminista
Yolanda Reclusa Eznotz, realizadora y activista pro-Derechos Humanos
Eduardo J. Ruiz Vieytez, Instituto de Derechos Humanos Pedro Arrupe
Pello Salaburu, Rector de la UPV/EHU entre 1996 y 2000
Anabel Sanz, activista de Feministalde y Técnica de Igualdad
Marta Senz, socióloga, trabajadora en el ámbito social
María Silvestre Cabrera, profesora de Ciencias Políticas y Sociología, Universidad de Deusto
Patxo Telleria, actor.
Gorka Urrutia Asua, director del Instituto de Derecho Humanos Pedro Arrupe
Irantzu Varela, periodista y feminista
Norma Vázquez, feminista vasco-mexicana
María Viadero, activista feminista, Mugarik Gabe
Teresa Villaverde, periodista, revista digital feminista Pikara Magazin
Javier Vitoria, teólogo.
Joseba Zalakain, periodista y experto en políticas sociales
Ane Zabala, kazetaria
Iban Zaldua, idazlea
Ramon Zallo, Catedrático emérito de Comunicación, UPV/EHU