Laborantza herrikoia, klima eta lurraren onerako
Enbata aldizkarian argitaratua
Baionan 5 edizio eta Miarritzen 4 eginik, Lurramak Euskal Herriko kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. 10 garren edizio honek Miarritzen, eta orain arte lortu duen arrakastak, Lurramaren helburua egokia dela ongi adierazten dute: etxaldeko kabalak, laborariak, kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen laborantza baten sustatzea!
10. edizioko berritasunak
Aktualitatearekin lotutako tematika: Pariseko klimari buruzko gailur internazionala (COP 21) eta aldaketa klimatikoaren erronka ikusirik, aurtengo Lurramako lema «Klima: laborantza herrikoia hautatzen dut!» izanen da. Erronka horien parean laborantza mailan aterabideak badirela adieraziko da Pascal CANFIN aurtengo Lurramaren aitabitxia izanen da. 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da, eta COP 21-aren antolaketan engaiatua da.
Normandiako laborariak ohorezko gomitak izanen dira. LURRAMA-n atxemanen dira hango animale arrazak, AOP sormarkako esneki famatuak, sagarrarekin egin edariak ahantzi gabe.
Oraindik toki gehiago haurrentzat : Publikoaren harrera hobetzeko nahian, 600 m²-ko xapitoa muntatua izanen da. Haurrendako animazioak baizik ez dira izanen hortan, berritasunekin!
Animazio bereziak 10 urteen ospatzeko:
• GOZATEGI-ren kontzertua ostiral arratsean, sarrera urririk.
• Nazioarteko soka tira lehiaketa, larunbat arratsaldean.
• Hiru euskal dantza kreazio : ZARENA ZARELAKO eta LEINUA konpainiak larunbat arratsaldean, GARAZTARRAK-BUUZ BU igande arratsaldean.
• Okzitania eta Normandiatik datozen txarangak.
3000 bazkari eta afari zerbitzatuak
Aurten ere 3 000 bazkari eta afari zerbitzatuak izanen dira, tokiko, kalitatezko eta sasoineko mozkinekin eginak… LURRAMAko jatetxea paregabekoa da. Oinarritzat ditu: tokiko mozkinen kalitatea, elgarlaguntza eta ikasle, laborari eta sukaldarien gaitasunen bateratzea. Laborari ekoizleek, sukaldari ikasleek, sukaldari ospetsuek eta laguntzaileek indarrak batzen dituzte. Horri esker karta berezi eta erakargarri bat proposatua zaie bisitarier.
Xehetasun guziak behereko prentsa txostenan edo hemen : www.lurrama.org