Lan eskubideen urraketa larria

2018/11/26
45856403822_8674ea05b7_o.jpg
Bilboko lau eta bost izarretako NH eta Barceló-Nervión hoteletako gela garbitzaileek, Grupo Constant zerbitzu enpresak kontratatuak, greba mugagabea abiatu zuten azaroaren 2an, lege iruzurrean oinarritutako lan-kontratuen praktikekin amaitu eta Constanti exijitzeko bete dezala Bizkaiko ostalaritzako hitzarmena, 2018ko irailean argitaratua, Bizkaiko beste hotel batzuk egiten duten moduan. Horrela abusuzko ratioekin eta soldata miserableekin amaitzea lortuko zuten langile hauek, gaur egun garbitutako gelako 2,5 euro besterik ez baitute kobratzen (hilean 800 eurotik beherako soldata, pagak barne).

Ángel Elías Ortega,  EHUko Lan Harremanak eta Gizarte Laguntza Fakultateko dekanoa, Argian astekarian.

Horren aurrean, Lan Ikuskaritzak egindako arau hausteen aktak jasotzen duen moduan, hotel kateek, era koordinatuan, Cor Outsourcing enpresa kontratatu zuten greban diren pertsona guztiak ordezkatzeko. Ordezkatze hau greban dauden langileek eskatzen duten soldata baina kostu handiagoarekin egin zen, eta NHren kasuan, pertsonak Iruñetik ekarri zituen, hotelean bertan ostatu emanez, grebaren eragina deuseztatu asmoz.

Oinarrian sektoreko Hitzarmen Kolektiboa ez betetzea badago ere, lan baldintza prekarioak eragiten dituena hoteletako gelak garbitzea bezalako lanbide feminizatu batean. Horri gehitu behar zaio langileek duten presio bide legala, greba alegia, ukatzea, garbitzaileak ordezkatuz.

Lan Ikuskaritzak ondorioztatzen duen moduan, Konstituzio Auzitegiaren sententzietan oinarrituta, ezin da egon oinarrizko eskubideak indarrik gabe uzten dituen espaziorik. Horregatik, eta grebalariak defendatzen dituen ELA sindikatuak abian jarri dituen auzibide legalak gora-behera (lau enpresei oinarrizko eskubideen urraketa leporatu die), gertatutakoaren larritasuna salatzea ezinbestekotzat jotzen dut. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzaren Lan Zuzendaritzak azaroaren 22an alde guztiak elkartzeko deitu zuen bileran Cor Outsourcing-ek azaltzeari uko egin zionean, enpresaren fede txarra agerian utziz.

Izan ere, oinarrian sektoreko Hitzarmen Kolektiboa ez betetzea badago ere, lan baldintza prekarioak eragiten dituena hoteletako gelak garbitzea bezalako lanbide feminizatu batean. Horri gehitu behar zaio langileek duten presio bide legala, greba alegia, ukatzea, garbitzaileak ordezkatuz.

Bizkaiko Kanpuseko Batzarrean eta EHUko Gobernu Kontseiluan eskatu dut hotel hauetan gelak gehiago ez erreserbatzea gatazkak dirauen bitartean

Hori dela eta, berriki egin diren Bizkaiko Kanpuseko Batzarrean eta EHUko Gobernu Kontseiluan eskatu dut hotel hauetan gelak gehiago ez erreserbatzea gatazkak dirauen bitartean, bai grebak eragiten duen zerbitzu kaskarragoagatik, bai eta EHUk babesten dituen baloreengatik ere, hain zuzen, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna, lan baldintza duinak, eta kasu guztietan, oinarrizko eskubideen errespetua. Baita ere proposatzen dut hurrengo kontratazioen baldintza pleguetan sar dadila oinarrizko eskubideak urratzeagatik zigortuta dauden enpresak kontratatzeko debekua, gizarte ardura korporatiboak eskatzen duen moduan.