Lurrama hurbiltzen ari zaigu! Berrikuntza batzuekin Euskoarentzat…

2018/11/14
Lurrama2018.png
Urriaren 16, 17 eta 18an Biarrizko laborantza herrikoiaren saloiaren 13.edizioa iraganen da Biarritzen! Jendarte eta natura errespetatzen duen laborantza iraunkorra hobekiago ezagutzeko aukera izango da, animazioekin, hitzaldiekin, elikadurari buruzko erakusmahaiekin, bazkariekin, ostatuekin…

Artikulua Euskalmoneta.org webgunean argitaratu da

Zendako Euskoak parte hartzen du?

EHLG bezala, bideratzen dituen ekintzen bidez Euskoak laborantza herrikoia babesten du.

Horregatik, sortu ginenetik ekitaldian parte hartzen dugu bertaratzen direnak Euskoa eta EHLGren erronka amankomunei buruz sentsibilizatzeko.

Nun kokatuak izango gira?

Aurten bi informazio mahai izango dira Lurraman. Bertan ahalko duzu: Euskoaz informatu, animazio berriak ezagutu, kidetu edo berkidetu, kontu bat ireki, dirua aldatu eta baita euskoak atera zure bankuko txartek urdinarekin!

  • Egunero 10etatik 19ak arte urteroko mahaian, Iratiko Atariaren lehen sorailuan, bi eskailera mekaniko handien artean. Bertan Euskoari buruzko erakusketa bat ikusten ahalko duzu ere 2013tik izandako emaitzekin.
  • Ostirala eta larunbatean 10etatik 18ak arte lehen atarian, txartel salmenta eta arno ostatuaren artean, Euskoari buruzko animazioekin: estiloaren jokoa, baloreen gurpila, etabar.

Kontua irekitzeko ordua da!

Eusko kideen erdiak eusko kontua irekia du gaur egun, eta, horrek egungo Euskoaren dinamika asko laguntzen du. Eusko kontu bat ireki nahi baduzu, zato gure ikustera eta nola egin behar den azalduko dizugu, eta ez ahantzi zure RIB edo txekero bat eta nortasun agiri bat (gida baimena, pasaportea edo nortasun agiria). Ez duzu gehiagoren beharrik izango kontu bat irekitzeko.

Azken gauza bat: Lurramako sartzea euskoekin ordaindu nahi baduzu, ez ahantzi billeteak ekartzea, ezin izan dugu aurten ere ez harrera gunean eusko ordainketa tresna bat instalatu. Baina, behin Lurraman sartuz gero, zato gure ikustera informazio mahaira zure euskokartarekin, eta euskoak ateratzen ahalko dituzu zure eusko kontutik, txartelak erosteko euskoak ukan dezazun.

Laster arte!