Patxi Agirrezabalaren omenez Gabriel Arestiren poema hau dakargu gurera: "Ene euskalduntasunaren mugak hauk dira: Ifarrean Justizia, Hegoan Libertatea...". Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri aske antsiatuaren alde borrokan jarraituko dugu, Patxi!
Gabriel Aresti
Ene euskalduntasunak bere mugak ditu: kontuan har ezazue, zuek, Traukoko eta Oiartzungo Xabier biok, Josepe Luis, Serafin, Juanito. Ene euskalduntasunaren mugak hauk dira: Ifarrean: Justizia. Hegoan: Libertatea. Oestean: Gizonak bizitze noble bat edukitzea (astean bi egunetan jai eta urtean behin sabbotnik). Lestean: Mutikoek (eta neskatxek) estudiatzeagatik alokairu sufizient bat irabaztea. Eta muga hauk ez dituen euskalduna ez da euskaldun, gizon ez delako. Blasfemo hau neure odolaz firmatzen dut aurtengo lan jaian Trapaga haranean.