Patronalaren ordezkaritza ezagutzeko sistema behar da

2014/05/22
haimr.png
Bizkaidendak-ekin lortutako akordioaren aurkako epaiak hankaz gora jarri du. Bizkaiko ehungitza sektorean ELA sindikatuak eta Bizkaidendak patronal berriak sinatutako hitzarmenaren aurka sektorean zaharragoa den beste patronalak –Cecobik– jarritako errekurtsoa onartu berri du Bilboko lan auzitegi batek. Azter dezagun edukia, atera ditzagun zenbait ondorio eta egin dezagun gogoetaren bat.

haimar kortabarria

Haimar Kortabarria, ELAko zerbitzu juridikoak, 197. Landeian.

Bizkaiko ehungitza sektorean ELA sindikatuak eta Bizkaidendak patronal berriak sinatutako hitzarmenaren aurka sektorean zaharragoa den beste patronalak –Cecobik– jarritako errekurtsoa onartu berri du Bilboko lan auzitegi batek. Azter dezagun edukia, atera ditzagun zenbait ondorio eta egin dezagun gogoetaren bat.

Edukiari dagokionez, hitzarmena eragin orokorreko hitzarmen modura baliogabetu du epaileak. Bi arrazoi ziren, funtsean, errekurtsoaren ardatz: lehena, ELAk Bizkaidendakekin mahai berria eratzerakoan fede txarrez aritu zela; eta bigarrena, Bizkaidendakek ez duela Langileen Estatutuak hitzarmenak sektore bateko langile eta enpresari guztiak behartzeko eskatutako ordezkaritza mailarik, hau da, Bizkaidendaken asoziatutako enpresariak ez direla sektoreko enpresarien %50 baino gehiago eta enpresari horiek ez dietela era berean sektoreko langileen %50ari baino gehiagori lanik ematen. Lehenengo argudioari dagokionez, ELAren fede txarra bazter-    tzeaz gain, bere jokaera ulergarria ere badela erabaki du epaileak. Bigarrena izan da, beraz, hitzarmena baliogabe-    tzeko arrazoia. Izan ere, epaileak egiaztatutzat eman du Bizkaidendaken ordezkaritzak ez dituela Langileen Estatutuak eskatutako gehiengoak betetzen. Arazoa formala izan da beraz, ez negoziatzeko prozedurari buruzkoa.

Hortaz, hitzarmena derrigor aplikatzera behartuta Bizkaidendak patronalera asoziatutako enpresak soilik egongo dira, betiere enpresa horretako ELAko afiliatuekiko. Hori da zalantzarik gabe epai honen lehenengo ondorioa, sektorean eragin zuzenena duena, alegia.
Hori horrela izanda ere, Bizkaiko ehungintza sektorearen negoziaketetan izandako arazoek eta Cecobik hitzamena baliogabetzeko epaitegietara jo izanak negoziazio kolektibo osoan du eragina, ez sektore konkretu horretan bakarrik.

Ondorio larriak. Gertatutakoak negoziazio kolektiboan oro har duen eragina ulertzeko ordezkaritza patronalari buruzko aurretiazko gogoeta bat egitea beharrezko da. Horretarako, jakin beharra dago espainiako estatuko negoziazio kolektiboko sistemak ez duela enpresari elkarteen ordezkaritza neur-    tzeko sistemarik jaso. Baina eskatu, ekatzen du, hau da, legeak patronalei ordezkaritza maila zehatza exigitzen die –enpresarien %50 baino gehiago hauek, aldi berean, langileen %50 baino gehiagori lana ematen badiete– hitzarmenak langile zein enpresari guztiei eragingo badie.

Ordezkaritza maila bat eskatu eta berau era fidagarrian egiaztatzeko biderik ematen ez duen sistema erren dago. Hutsune hori, ordea, sindikatuen errekonozimenduak bete du. Sindikatuek, inolako daturik eskatu gabe, eragin orokorreko hitzarmenak sinatzeko gaitasuna onartu izan diete patronalei.

Langileen ordezkaritzaren gehiengoak –honetarako bada erregistro publikorik– onartutako ordezkaritzaz eratu dira orain arte, beraz, sektoreetako negoziazio mahaiak.
Sistema horri eraso egin dio Cecobik bere demandarekin, negoziazio kolektiboa eusten zuen zutabeetako bat zalantzan jarriz. Ez du ELAk (sektorean langileen artean gehiengoa duen sindikatua izanik) Bizkaidendaki onarturiko ordezkaritza onartu.

Cecobiren jarrera ezin zinikoagoa da. Izan ere, Bizkaidendak existitu ere egiten ez zenean sindikatuek onartu zioten ordezkaritza osoa ez du zalantzan jartzen. Are gehiago, 100% hori baliatu du negoziazio mahaiaren ordezkaritza mailaren monopolioa bere esku hartzeko. Cecobi Bizkaidendaken aurrean ordezkaritza banatzaile edo aitortzaile gisa agertu da.

Bere fizkziozko 100%eko ordezkaritzatik Bizkaidendakek emandako datuen araberako ordezkari-    tza soilik deskontatzeko prest agertu da. Hau da, ordezkaritza patronalaren errekonozimendu sistema fede txarrez erabili du, era erabat bidegabe eta antidemokratikoan. Zuzenean hala esaten ez duen arren, testuinguru horretan koka daiteke agian epaileak ELAk mahai berria eratzea ontzat eman izana.

Nahiz eta enpresari elkarteek beren ordezkaritza datuak erakusteari muzin egin ohi dioten, gauza jakina da asoziazio maila oso baxua dela eta gaur egun indarrean dauden sektoreko hitzarmen asko eragin orokorrekoak izatearen arrazoia sindikatuek onartutako ordezkaritza nahikoa dela. Beste era batera esanda, sindikatuek presuntzioak alde batera utzi eta egiazko ordezkaritza datuak eskatzen hasten badira akabo, hein handi batean, sektoreetako eragin orokorreko negoziazio kolektiboa.

Sindikatuok enpresarien ordezkaritza neurtzeko sistema baketsu bat behar dugu, negoziazio kolektiboa ahalik eta segurtasun juridiko handienarekin gauzatu nahi bada. Sindikatuek onartutako ordezkaritza zalantzan jartzea erabaki du Cecobik eta horrek sistema bera zalantzan jartzen du. Sistemak niri mesede egiten didanean soilik balio duela eskatzea gehiegitxo eskatzea da.

2010. urteko abuztuan Expansion egunkariak CEOEk garai hartan negoziazio kolektiboari buruz egindako barne gogoetari buruzko artikulua argitaratu zuen. Patronal horretako kide batek zioen: "hablar de la legitimación con los sindicatos puede ser un camino lleno de piedras. Ahora no tenemos grandes problemas de impugnación, pero puede resurgir impulsado por quienes ahora están fuera de la negociación. Tenemos que hacer equipo con CCOO y UGT”.
Cecobik bere oinean tiro egin du.