Pentsio publikoak mantendu, gaur eta hemen

2017/05/08
Pentsioak.jpg
Ostiralean, maiatzaren 12a, pentsio publikoei buruzko jardunaldia antolatu dugu Hitz & Hitz, Ipar-Hegoa eta Manu Robles-Arangiz Fundazioek Bilbon. Suntsitzen ari diren pentsio publikoen inguruan hausnartu eta alternatibak jorratuko ditugu. Hemen duzu, jardunaldiari buruzko informazioa.

Langileen aurka eraso sorta larria gauzatzen ari dira azken urteotan. Murriztu nahi dituzten eskubideen artean zerbitzu eta prestazio publikoak gutxitzeak garrantzi handia du, horrek hezkuntza- edo osasun-esparruetan negozio pribatuak ezartzeko aukera zabalduko bait du.

Pentsio-sistema publikoa ere suntsitzen ari dira; orain arte egin dituzten erreformek ondorio latzak izan dituzte, eta latzagoak ere izan ditzakete, erloju bonbetan bezala, ezarritako hainbat dizposizio oraindik ez dira gauzatu eta.

Hitz & Hitz, Manu Robles Arangiz eta Ipar Hegoa fundazioek goiz bat eman nahi dugu gai horren inguruan hausnartzen eta alternatibak jorratzen.

JARDUNALDIA

Eguna: 2017ko maiatzak 12
Lekua: Batzar Nagusiak; Hurtado de Amezaga 6, Bilbo
Ordua: 10:00 - 13:00

  1. Mikel de la Fuente.

  • Pentsioen zenbatekoa eta gaurkotzea: 2011 eta 2013ko erreformak.

  • Lan prekariodunen gizarte segurantza eta pentsioak.

  • Euskal Pentsio-Sistema sortzeko beharra eta aukera dugu.

  1. Bea Martxueta (LAB) eta Mikel Noval (ELA): Pentsioen krisiari aurre egin.