Pobrezia energetikoa

2013/12/10
Pobreza-energetica.JPG
Zer da pobrezia energetikoa? Familia bat ondorengo kasuren batean denean: Ezin dutenean energiaren faktura ordaindu edo etxeko diru sarreren zati handi bat fakturaren ordainketara bideratu behar dutenean (%10a baino gehiago); Etxe bizitzaren tenperatura egokia mantentzeko ahalmena galdu denean (21ºC egongelan eta 18ºC beste gela guztietan); Etxebizitzak humedadeak eta itokinak dituenean. Hiru faktore hauekin, Pobrezia Energetikoko Adierazle Sintetikoa lortzen da.

Eredu Energetiko Berri Baten aldeko Plataforma-ren testua

Pobrezia energetikoaren oinarrizko eragileak

Etxebizitzetako pobrezia energetikoaren eragile zuzenak ondorengoak dira:
• Diru sarreren jeitxiera edo etxebizitzako famili errentarena.
• Energiaren prezio igoera, gaur egun %90 garestiagoa da orain dela 10 urte baino.
• Etxebizitzen efizientzi energetiko baxua. Efizientzi baxuko etxebizitzetan bizi diren familiek (gaizki isolatuak, gaizki orientatuak, kalitate baxuko materialekin eginikoak, ur eta haize filtrazio  altuekin…) faktura garestiagoak edukiko dituzte, gehien bat berotzerako eta hozterako orduan eskaera energetiko handiagoa dutelako.

Pobrezia energetikoaren ondorioak

Pobrezia energetikoa gaixotasun fisiko eta mentalekin erlazionatzen da talde kaltegarrienetan (60 urtetik gorako edadetuak eta umeak), bihotzeko eta birikietako gaixotasunengatik hildako pertsona kopurua handituz.
Ingurumen zientzietako elkarteak (IZE), eta neguko estadiztiken  arabera, esan daiteke urtero 1900 hildakok zerikusia izan dezaketela pobrezia energetikoarekin (errepideko istripuen ondorioz hil diren kopuruaren antzekoa).

Pobrezia energetikoa Euskadin

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko ikerketa batek dioenez, Gipuzkoako 20.000 etxebizitzek (familien %7) ezin dute tenperatura egokia mantendu neguan, berriz 11.000 familiek (% 11) fakturaren bat berandu ordaindu duela onartzen du. Arazo honek, bereziki etxe  unipertsonalei eta familia monoparentalei kaltetzen die, bere mantenu bakarra emakumea edo 65 urtetik gorako pertsona bat delarik, ezin ahaztu hauetaz gain pobrezia estremo batean bizi diren gipuzkoarretan (30.000 inguru).
Pobrezia Energetikoko adierazle sintetikoak dioenez, gipuzkoarren %13a energetikoki pobrea da, Europako mediatik behera kokatzen duelarik (%22) eta Erresuma Batua bezalako herrialdeetatik (%17) edo Alemania (%14), ala ta ere ezin da ahaztu hamar herritarretatik bat energetikoki pobrea dela. Gainera, kanpotik daukagun dependentzia energetikoa dela eta (%80 inguru), goranzko prezioetan dauden aldaketa konstanteek egoera hau larriki aldarazi dezakete.
Bestetik, Gipuzkoako familien %10a onartezina den faktura energetiko bat ordaintzen ari da, 1300 euro media ordaintzen duelarik urtean energia kontzeptu bezala. 2006tik bikoiztu egin da koste energetiko hau. [...]

Eredu Energetiko Berri Baten aldeko Plataforma (EEBBP)

Energia oinarrizko zerbitzu bat da, ura edukitzea bezala, enpresari gutxi batzuen interesetatik urrundu eta eskubide unibertsala izan behar delarik.
EEBBPtik salaketa herrikoi baten kanpaina eta protesta bideratu degu pobrezia energetikoaren kontra. Hile bakoitzeko hirugarren asteko azteazkenetan txirotasun energetikoaren kontrako hiritar konzentrazioak hiri anitzetan egiten ari dira. Herritarrok manta eta kandelak daramazkigu simbolikoki egoera hau salatzeko eta energiaren prezio altuen aurka agertzeko. Gaur egun txirotasun energetikoa 2 milloi pertsonek jasaten dute.
EEBBP-tik administrazioei etxebizitzeko berrikuntzarako eta bere efizientzia energetikoa hobetzeko neurriak har ditzaten exigitzen dizkiegu. Baita, energia berriztagarriak sustatzea, merkeak, garbiak eta ingurumena errespetatzen dutenak.
EEBBP-an baita modelo energetiko solidario baten alde gaude, berriztagarrien baliabideak aprobetxatzean oinarrituta, aurrezterako orduan, herritarren parte-hartzean eta enplegu lokala sortzerakoan. Gaur inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da eskura ditugun energia berriztagarrien  iturriak aprobetxatzea kanpotiko daukagun dependentziari aurre egiteko eta kalefakzioa eta ur beroa prezio baxuan eduki ahal izatea errazteko.
Herritarrok alternatibak sortu ditzakegu eta administrazioak irtenbideak aurki ditzaten aurrerapausoak ematera behartu behar ditugu. Hau da EEBBP-tzat helburu nagusia eta lortzeko ekintza asko ari gara egiten arlo desberdinetan:
- Energia berriztagarrietan oinarritutako kooperatiben alde egitea.
- Herritar kanpainiak: DesobEKIentzia, Txirotasun energetikoa...
- Sinadura bilketa eta estatu eta Europa maian salaketak aurkeztuz (político birakariak, Eredu elektrikoko kontu-ikuskaritza…)
- Udaletxe desberdinetan mozio energetikoak aurkezten.
- Foroetan eta energia arloan formakuntza ekintzetan parte-hartzen…
- Sare sozialetan energia gaiak zabaltzen.
- Etabar.