Pobrezia energetikoa, errealitate Hego Euskal Herrian

2016/05/03
pobrezaenergetica.jpg
Pobrezia maila eta gizartean dauden ezberdintasun ekonomikoak hazten ari dira azken urteotan. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundean gertatzen den bezalaxe azken 30 urteetako mailarik altuenean dago pobrezia eta aberats eta txiroen arteko tartea. Bestalde, gutxitan aipatzen den energia pobreziari buruzko azterketa ere argitaratu berri du ACA ingurumen zientzien erakundeak. Horren arabera, energia pobrezia biztanleriaren zati esanguratsu batek pairatzen du.

48 buletinaELAren Azterketa Bulegoko 48. buletinean argitaratua

Haurren pobrezia neurtzen duen UNICEFek dioenez (haurren familiako errentaz gain hezkuntza, osasuna eta haurren asebetetze maila kontuan hartuz), Estatu espainiarrean haurren egoera latza da eta okerrera egin du 2010 eta 2013 artean egin diren murrizketen ondorioz (6.300 milioi eurotan gutxitu baitzen haurrei zuzendutako gastu publikoa): egun, haurren %36 pobrezia edota baztertze arriskuan dago. Gainera, erakundearen esanetan “ongizate, segurtasun eta aukeretatik kanpo geratzen dabil gero eta biztanleriaren zati handiagoa”.

Bestalde, gutxitan aipatzen den energia pobreziari buruzko azterketa ere argitaratu berri du ACA ingurumen zientzien erakundeak. Horren arabera, energia pobrezia biztanleriaren zati esanguratsu batek pairatzen du. Nahiz eta zailtasun asko dauden neurketa egiteko, Hego Euskal Herrian 242.000 pertsonek   errentaren   %10   baino   gehiago bideratu behar dute energiaren kostuei aurre egiteko, taulak irudikaturik dagoena datua.

Pobrezia Energetikoa

Horrez gain, 138.000 lagunek ezin dute etxearen tenperatura maila egoki batean mantendu urte osoan zehar eta 121.000 atzeratu egin dira energia gastuak ordaintzerako orduan. Datu handiena, 348.000 pertsonek pairatzen dutena, etxearen egoerari buruzkoa da: hezetasunak, itoginak edota usteldurak dituzten pertsonen kopurua HEH biztanleriaren zortzirena delarik (%12,3).

Ematen diren proposamenak ugari badira ere (gobernu maila ezberdinei, energia enpresei eta bestelako erakundeei luzatzen baitzaizkie), aipagarrienak ondorengoak dira: etxebizitzen birgaitze energetikoa burutzea, gizarte bonoa beharretara egokitu eta diru-laguntzak handitzea, hornidura eteteak ekiditea, mikro efizientzia baliatzea, energia eta kontsumo formakuntza sustatzea, eta informazioa eta estatistikak bildu eta erabiltzea.