Solasaldia Miquel Missérekin "A la conquista del cuerpo equivocado" liburuaz

2021/05/17
KafekistanMisse.jpeg
Joan den maiatzaren 4ean solasean aritu ginen Miquel Missé-rekin "A la conquista del cuerpo equivocado" bere liburuaren inguruan. Labur geratu zitzaigun ordu eta erdiko tartea eta bertan izan ginenok hausnarketak elkarbanatzen jarraitzeko desioz geratu ginen. Tertulian parte hartzerik izan ez zuten kideak ere gaiaz jarduteko gogoz daude. Jarrai dezagun bada solasean!

Trans esperientziaren inguruan azken urteetan nagusitu den pentsamoldeak, mainstream diskurtsoak alegia, gorputzaren eraldaketan jartzen du fokua. Gazte transexualei (ia) aukera bakar gisa horixe eskaintzen die diskurtso nagusiak: existitzen ez den eta eskuragarria ez den balizko gorputz idealaren bila, eraldaketa prozesua abiatzea.

Bide bakar hau desjabetze bat dela aldarrikatzen du Miquel Missék: norbere gorputzaren desjabetzea. "A la conquista del cuerpo equivocado" liburuan hori irauli eta gorputzak berreskuratu eta haien jabe egiteko deia egiten du Missék. Baina liburua harago doa: genero eraikuntza zurrunak gure gizartean eragiten dituen ondoeza jendartean oso zabaldua dagoen esperientzia da. Alegia, ez da soilik trans pertsonek bizi duen ondoez bat. Guzti horrekin, trans esperientzia jendartearen bazterretatik, erdigunera dakar: binarismoaren deseraikuntzan aurrerapausoak emateko indar gisa.

Foroan parte hartu eta iruzkina utzi