Solasaldia: Ekintza sindikalaren onura emozional eta psikologikoak
Solasaldia jarritzeko lotura honetan sartu: https://labur.eus/MRAbbb
Imanol Ulacia, EHUko irakasle eta ikerlaria, Erakunde Psikologian aritua eta aditua da. Egun beste bi ikerlarirekin batera psikologia soziala eta sindikatuen arteko harremanaz ikerketa bat ari da burutzen. Ikerketa honek sindikalismoak langileentzako dakartzan onura fisiko, emozional eta psikologikoei buruzko beste ikerketa batzuetatik edaten du. Orain arte Erakunde Psikologia enpresarien eta patronalaren onurarako erabili da soilik. Bada garaia zientzia hori sindikatuen lana hobetzeko erabiltzeko, historikoki langileen ongizaterako erreminta nagusia izan diren (eta diren) heinean.
Imanol Ulaciaren hitzaldiaren ondoren hiru langileren testigantzak etorriko dira. Bere esperientzia kontatuko dutenak dira:
- Elena Vasconez (NH Villa de Bilbao hoteleko gela garbitzailea eta ELAko ordezkaria. 48 eguneko grebaren ondoren hobekuntza ugari lortu zituzten hitzarmenean)
- John Freddy (Anoeta estadioko obretako ELAko ordezkaria. Bere kasua eta obretako istripuan ia hanka galdu zuen Antonio Escandonarena kontatuko ditu)
- Montserrat Castañé (Kataluniako COS sindikatuko ordezkaria haragi sektorean)
Gaiari buruz argitaratu ditugun lan batzuk:
Psikologiak langileen mugimenduak aztertu behar ditu
Sindikatuak onuragarri dira langile klasearentzat eta gizartearentzat orokorrean: ebidentzia berria
Klase-miopia: psikologia eta sindikatuak
Zoriontsu izateko, sindikalizatu!