Su txikian prestatu eta antolatutako borroka

2026/10/05
WEB su txikian a fuego lento.jpg
EAEko ikastetxe pribatuetako, erresidentzietako, ospitaleetako eta enpresa pribatuetako sukaldeetako ELAko langileek bi hamarkada baino gehiago behar izan dituzte sektoreko hitzarmena lortzeko. 5.000 langile baino gehiago daude feminizatutako sektore horretan, eta prekarietateari eta diskriminazioari aurre egiteko antolaketa lan handia egin behar izan dute sindikatuko kideek. Lantokiz lantoki, sukaldez sukalde. Baita negoziazio kolektiboaren estatalizazioari aurre egiteko ere. Borroka horien guztien kontakizuna da testu honetan jasotzen dena, zuzenean protagonistek eurek kontatuta.

image-1200-5590d88e43f63d0496be5946bdbfa122.jpg  

"Elkartzeko edozein saiakera oztopatzeko diseinatutako mapa bat dirudi sektoreak", ziurtatu du hitzaurrean Mari Kruz Elkoro Manu Robles Arangiz Fundazioko kideak. "Hori da azpikontraten eta sektore feminizatu eta prekarioen errealitate gordina. Hala ere, antolatzeko modu berriak eta hurbilagoak bilatu eta lortu zituzten. Langileek espazio komunak sortu zituzten eta antolakuntza sindikala eguneroko bihurtu". Indar kolektibo horri esker eutsi ahal izan diete urte hauetan guztietan, langileen arteko diskriminazio eta lan baldintza desberdinak gainditzeraino.

"Lan esparruko halako borroka feministak funtsezkoak dira emakumeen eskubideak lortzeko", azpimarratu du Elkorok. Izan ere, "milioika emakumek, beren ahalegin eta konpromisoaren bidez, gizarte osoarentzat bidezkoagoak, berdinzaleagoak eta errespetuzkoagoak diren lan esparruak eraikitzen dituzte". Bide horren kontakizuna da 'Su Txikian: Jantoki pribatuetako sukaldaritza sektorearen 25 urteko borroka'.

 

DESKARGATU OSORIK HEMEN