Urriak 18 jardunaldia: Aldaketaren 10 urte?

2025/10/10
10 urte UPN gabe web2.jpg
Nafarroako Gobernuaren azken hamar urteetako politikak aztertzea helburu duen jardunaldi anitza antolatu dugu Iruñan (Katakraken). Memoria demokratikoa, etxebizitza politikak, euskara eta kultura politikak, ekitate soziala, genero berdintasuna, ingurumen politikak edota finantza burujabetzarako tresnak izango ditugu aztergai, besteak beste.

10 urte UPN gabe kartela.jpg

Hamar urte igaro dira UPN Nafarroako Gobernutik kanporatua izan zenetik, eta une hura milaka nafarren memorian iltzatuta dago. UPNren aginte luzeak amaiera eman zion “korralito foral” deituriko sareari: UPN, PSN, patronala, UGT, CCOO, Opus Dei eta beste hainbat eragilek osatutako blokea.

Hamar urte ondoren, une aproposa da gobernuaren jarduera eta egindako politikak baloratzeko. ELAren ustez, gobernua aldatzeak ez du berez politiken aldaketa ekarri: zerga-sistema ia bere horretan dago, AHT egiten ari dira, euskararen normalizazioa lortzeke dago eta UGT, CC.OO. eta patronalari finantzaketa publikoa itzuli zaie. Aldaketa sakonak sistematikoki saihestu dira, elite ekonomiko eta erlijiosoen interesak ez kaltetzeko.

Honek ez du esan nahi aurrerapausorik egon ez denik. Horrela gertatu da memoria historikoan, torturaren biktimen aitortzan, Skolae programaren ezarpenean edota kultura, politika eta gizarte mailan pluraltasun handiagoa onartzean.

Honen guztiaren inguruko azterketa eginez, dokumentu mardula argitaratu genuen urriaren 6an. Hemen irukur dezakezu.

Hau guztia hausnartu eta osatzeko eta Nafarroako eragile ezberdinek egiten duten analisia eta balorazioa elkarbanatzeko jardunaldia antolatu dugu datorren urriaren 18an, 10:30etan, Iruñan, Katakraken (sarrera librea). Parte-hartze zabala eta anitza osatu dugu:

  • Ainara Gorostiaga (Nafarroako Torturatuen Sarea)
  • Ruben Lasheras (NUPeko irakaslea eta desberditasun eta probreziaren inguruko ikertzailea)
  • Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza)
  • Iker Narbona (Iruñerriko Etxebizitza Sindikatua)
  • Iker Tubia (LABA)
  • Patxi Zamora (Kazetaria. Kontuzeko bozeramailea)
  • Amaia Zubieta (Militante feminista)