Villarreal: "Inork ez ditu guk baino hitzarmen sektorial gehiago sinatu hemen"

2015/12/09
egunonEuskadi.JPG
Akordioak egunero egiten dira herri honetan. Beste gauza bat gero akordio horiek publikora ateratzen diren edo ez, edo komunikabideek atentzioa jartzen dieten edo ez. Adibidez, lan erreforma onartu zuenetik Mariano Rajoyk, 2012ko otsailetik hona, ELAk uste dut, gutxi gorabehera, 18 hitzarmen sektorial-probintzial sinatu ditugula. Hori horrela izanda ere, badirudi hitzarmen probintzialik sinatzen ez dugula. Baina beno, hori ez da eztabaidarako kontua, horiek buletin ofizialean azaltzen diren hitzarmenak dira.

Josea Villarreal ELAko Negoziazio Kolektiboaren arduradunari ETBko Egun on Euskadi saioan abenduaren 3an egin zioten elkarrizketaren zati bat

Galdera: Egunotan Euskomerrekin sindikatuak akordioa lortzen. Akordioa posible dela ikusi dugu, sindikatu ezberdinen artean. Aspaldi ez genuen ikusten.

Beno, nik uste... akordioak egunero egiten dira herri honetan. Beste gauza bat gero akordio horiek publikora ateratzen diren edo ez, edo komunikabideek atentzioa jartzen dieten edo ez. Adibidez, lan erreforma onartu zuenetik Mariano Rajoyk, 2012ko otsailetik hona, ELAk uste dut, gutxi gorabehera, 18 hitzarmen sektorial-probintzial sinatu ditugula. Hori horrela izanda ere, badirudi hitzarmen probintzialik sinatzen ez dugula. Baina beno, hori ez da eztabaidarako kontua, horiek buletin ofizialean azaltzen diren hitzarmenak dira. Eta azkeneko hitzarmen honekin, Bizkaiko ehungintza sektoreko hitzarmenarekin batera, guk Euskomerrekin adostu genuen akordio marko bat egitea erkidego honetan, hain zuzen Zapaterok bere erreforman ahalbidetu zuen negoziazio kolektiboaren zentralizazio horri nolabait aurre egiteko. Hau da, gaur egun Madrilen erabaki dezakete zer negoziatzen den eta non negoziatzen den. Eta guk esaten duguna da akordioak egiteko bide bakarra da akordio horiek lotesleak izan behar dutela, akordio horiek beteko direnaren bermea izan behar dutela. Eta lan hitzarmen horietan aurrerapausoak egon behar direla. Kasu horretan baldintza horiek betetzen ditu, eta ELAk, baldintza horiek betetzen dituen edozein akordio sinatuko duela hemen garbi esaten dut nik, eta garbi esango dut edozein lekuetan. Hori horrela da.

Galdera: CCOO eta UGTrekin gatazkak enpresa hitzarmenetan

Guk enpresetan egiten ditugun hitzarmen asko bakarrik sinatzen ditugu baina gehienak beste batzuekin sinatzen ditugu. Bai CCOOrekin, bai UGTrekin, baita LABekin ere. Eta ELAk ez du esan ELAren estrategia enpresa hitzarmenak negoziatzea da. ELAk esan duena da Mariano Rajoyren lan erreforma irakurrita, eta enpresa hitzarmenei ematen dien lehentasuna ikusita, hori dela lan erreformari aurre egiteko daukagun modurik eraginkorrena. Enpresan adosten duguna enpresan bete behar da. Beti ere eduki minimoak baldin badauzka. Baina guk, lehen esan dudan bezala, ez dugu alde batera uzten negoziazio kolektibo sektoriala, ezta inondik ere. Ez dago guk baino hitzarmen sektorial gehiago sinatu duenik hemen. Ez dago. Azkeneko froga da Bizkaiko ehungintza sektoreko lan hitzarmena eta akordio markoa. Akordio marko hori da erkidego honetan dagoen lehenengo akordio markoa. Esan beharra dago, lehengoan, astelehenean, Angel Toña sailburuak egin zuen hitzaldi batean, gosari horietako batean, azaldu zuen datu hori. Baina datu bat ez zuen esan. Eta esan zuen hitzarmen hori, ELAk negoziatu du, eta gainontzekoak sinatu dute. Eta hori ez da balorean jartzen. Badirudi badagoela interes bat Jaurlaritzaren aldetik bermatzeko, esateko, ELA ez dagoela prest akordioetara iristeko. Eta hori ez da horrela, nik berriro esaten dut. Edukiak dira lan hitzarmenak baldintzatzen dituztenak. Eta hitzarmen horiek lotesleak izan behar dute, atzerapausorik ez dute suposatu behar, beteko denaren bermeak izan behar dituzte, eta malgutasuna mugatu beharra daukate. Baldintza horietan gu prest gaude.