Zaintzen balioa
Celia Heras, ELAko militantea, Picoteando entre horas blogean argitaratua.
Ez dago zaintzak baino gauza iraultzaileago eta antikapitalistagorik.
Gure burua eta ondokoak zaintzea, elkar babestea da. Elkartasun uhinak sortzea da.
Guzti horrek bete-betean egiten du talka egungo sistemarekin.
Zaintza, indibidualtasunaren aurrean harremanak ehuntzea da; babesgabetasunaren aurrean afektuak adieraztea; bidegabekeriaren aurrean errebeldiak partekatzea.
Zaintza, zapaltzen dugun lurra eta edaten dugun ura babestea da. Inguruan ditugun bizidunekin enpatizatzea.
Osasuna-gaixotasun binomioa baino haratago doa zaintzea; horregatik, ekintza iraultzailea da. Pandemian mundua eraldatzeko gaitasuna duen era berean, zaintzak ere badu mundua eraldatzeko dimentsio etikoa.
Covid19ak frustrazioa eta itoaldia eragiten ditu, baina baita bide berri bat aukeratzeko hausnarketa- eta inflexio-uneak ere.
Aukera bat dugu. Balia dezagun.