Zer behar du Nafarroak: Aldaketa politikoa ala erregimenaren suntsiketa
2014/04/03
Ohikoa denez, Manu Robles-Arangiz fundazioak Nafarroari buruzko hausnarketarako gonbidapena luzatzen die hiritar guztiei. Azken gaiak Nafarroako konkista (1512), pobreziaren zabalkundea, euskararen egoera edota eliteen boterea izan direla jakinda, udaberri honetan beste esparru bat jorratu nahi dugu, ondorengo lemapean: “Aldaketa politikoa edo Erregimenaren suntsiketa: ¿zer behar du Nafarroak?”.
Ez da betiko kontua, aldaketa sakon baterako bidean gauza asko suntsitu behar direlako. Apirilaren 10an, NUPen (goizeko 11.30etan, 09. ikasgelan), bi hizlari (Víctor Moreno eta Carlos Pérez Conde) bilduko dira gai zorrotz honi buruzko ikuspegi berritzaileen bila, eta eztabaida horretan denok parte hartuko dugu, gero GARAIA Nafarroa argitalpenaren zenbaki berrian islatzeko.