Zer gertatuko da Grezian ezetzak irabazten badu?
"Zer gertatuko da erreferendumean ezetzak irabazten badu? Zer baiezkoa irteten bada garaile?
Nik honokoa pentsatzen dut: hasiera batean Tsiprasen apustua Europarekin negoziatzearen aldekoa zen, honek suposa zitzakeen baldintzapenak onartuz. Zentzu horretan ulertu behar da Varoufakisen izendapena, ez baitzen mugimendu sozialetik zetorren pertsona, unibertsitateko irakasle entzutetsu bat baizik.
Dena den, prozesu politikoa bera izan da erakutsi diona Varoufakisi gauza bat dela kitarra jotzea eta beste bat bibolina jotzea. Berak uste baitzuen kontua gaizki ulertze bat zela, eurotaldekoek ez zutela Greziako errealitatea ongi ulertzen. Baina zer esan zioten EBZ eta NDFk? "Guk oso ederki ulertzen dugu gauza, gertatzen dena da ez dugula zuek nahi duzuena egin nahi." Eta orduan Vaorufakis da ulertzen duena arazoa ez dela arrazionala baizik eta politikoa.
Nire irudipena da Varoufakis biratzen ari dela eta beste puntu batean kokatzen. Eta Zoek (Greziako legebiltzarreko presidentea) hartzen duen ekimena oinarrizkoa da, negoziazio prozesua ematen ari zen bitartean, apirilean, zorraren egia ezagutzeko batzordea sortzeko erabakia hartu baitzuen, munduaren aurrean agerian utziz Greziarrek bizitzen eta sufritzen zeramatena azken urteetan: zorraren doiketa lortzeko austeritatearen eskemaren iraun ezintasuna. Varoufakis eta Tsipras negoziatzen ari ziren bitartean Zoek lortzen du jendeak ikustea "hau da gertatu dena zorrarekin", baina ez pertzepzio moduan, baizik eta Greziako legebiltzarraren erabaki politiko gisa. Indar desberdina du.
Horri esker, Europako instituzioen itxikeria eta burugogorkeriaren aurrean eta legebiltzarrak sortutako Egiaren Batzordea agerian uzten ari denarekin, eurotaldearen ezetzaren muturreko egoeraren aurrean honokoa esan dezake gobernu greziarrak: Greziako herriak erabaki dezala. Zentzu horretan Zoek egiten duen jokaldi politikoa, zilegitasunaren jokaldia da, Greziako gobernuari instrumentu oso garrantzitsu bat eskainiz.
Egoera da: neoliberalismoaren instituzieoen baldintzatze autoritarioaren aurrean makurtzen gara edp ate demokratiko bat proposatzen dugu, beste ate batzuk ireki ahal izateko."