Zerga iruzurra? IBEXeko enpresen %94ak paradisu fiskaletan dihardu
ELAre Azterketa Bulegoko 21 Buletinetik hartua
Taldeko enpresen bidez edo holding elkarteen bidez oso fiskalitate baxuko herrialdeetan bizilekua hartuz burutzen dute iruzurra, paradisu hauetan aitorturiko jarduerak ez duelarik inolako harremanik lurralde horietako ondasun edo zerbitzuekin.
Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Behatokiak eginiko “Erantzukizun Sozial Korporatiboa Ibex35-eko enpresen urteko memorietan” txostenak argitaratu ditu datu hauek.
Enpresen %3ak soilik egiten ditu publiko herrialdea eta zenbatekoa zehaztuz dohaintzan emaniko diru kopuruak, barkaturiko maileguak edo eta erakunde eta alderdi politikoei eginiko ekarpenak
Paradisu fiskaletan bizilekua hartzen duten Ibex-eko menpeko enpresa eta partaidetutako enpresetan emaniko izugarrizko hazkundea aipatzen du txosten honek. Zehazki, 2010 eta 2011 bitartean 83 enpresa gehiagok hartu zuten bizilekua paradisu hauetan. 437 dira guztira, 2009an baino %60 gehiago, guztiak Ibex35-eko enpresen menpekoak.
Estatuko enpresa garrantzitsuenak iruzurra zein erraz burutzen dutenaren adibide, enpresa hauetatik 80 Delaware-ko (Estatu Batuak) eraikin bakar bitan helbideratuak daudela da . Hau da, 80 enpresak hartu dute bizilekua lokal bitan. Gainera, era honetako jardueradun Ibex-eko 33 enpresetatik batek ere ez duela egiten “paradisu fiskaletan eragiketa eta inbertsioak onartzeko irizpideei buruzko aipamenik” adierazten du txostenak.
Paradisu fiskaletan elkarte kopuru handiena duten enpresen ranking-ari dagokionez, Banco Santander dago goreneko postuan (72 enpresakin 2011n), ACSk (71), BBVAk (43), Repsol YPFk (43) eta FCCk (26) jarraitzen diotelarik.
Enpresa handien funtzionamenduari buruzko beste datu argigarri batzuk ere aipatzen ditu txostenak: ustelkeriari dagokionez, enpresen %3ak soilik egiten ditu publiko herrialdea eta zenbatekoa zehaztuz dohaintzan emaniko diru kopuruak, barkaturiko maileguak edo eta erakunde eta alderdi politikoei eginiko ekarpenak; enpresa hauetako kontseilarien %7ak aurretiaz administrazio publikoan karguak izan zituen; beraien administrazio kontseiluetan emakumeak ez dute %12a gainditzen. Datu guzti hauek, botere politikoari agintzen dion ekonomiaren funtzionamenduaren adierazle dira.