Mikel Noval: "Europako funtsak eta murrizketak, elkarren eskutik datoz"
2021/03/23
Mikel Novalek (ELAko azterketa bulegoko kidea) Attac-Nafarroak antolatutako online jardunaldian parte hartu zuen, 2021ko martxoaren 17an.
2021eko martxoaren 17an, Attac Nafarroak online jardunaldia antolatu zuen Europako funtsen gaiaren bueltan. Mikel Noval, ELAko azterketa bulegoko kideak parte hartu zuen.
“Funtsak eta murrizketak, elkarren eskutik doaz. Funtsak politika publikoetan etengabe esku hartzeko tresna dira. Murrizketa sozialek eta aurrekontu-austeritateak ekarriko dituzten funtsak baztertu behar dira. Ezin da logika horretan sartu. Murrizketak eskatuko zaikigu. Eta murrizten ez duenari, isunak edo dirua itzultzea eskatuko zaio"
Hitzaldi osoa ikusgai duzue eta aurkezpenean erabilitako diapositibak ere eskura dituzue.