Zorionak Eusko !

2014/01/30
euskoa.jpg
Euskoak abiatze arrakastatsua ezagutu du orain dela urte bat eta oldar berean segitu du, Estatu frantsesean diren 20 tokiko monetetan garrantzitsuena bilakatu arte eta 2. edo 3.a Europan, guk dakigunaz. Baina Euskoaren arrakasta handiena dudarik gabe izan da jatorri ezberdineko ehunka pertsonek berenganatu izana. Abiatzean, 2013ko Urtarrilaren 31n, 800 erabiltzaile eta 192 enpresa-buru, komertzio, laborari eta profesionalek Euskoaren parioa egin zuten. Urtearen bukaeran 2 700 erabiltzaile baino gehiago eta 500 enpresa eta elkarte ginen !

Euskoa, denentzat da !

2013 bukaeran egindako inkesta baten arabera, partikularrak kidetu dira tokiko komertzioak sustengatzeko (%33), Ipar Euskal Herriko ekonomia dinamizatzeko (%30), praktika etikoak laguntzeko (%17,67), eta Euskara sustatzeko (%14). Kidetzeko arrazoi ezberdinak, baina bakoitzak Euskoa erabiltzean helburu guzti hauek sustengatzen ditu.

Gainera, Euskoak elkartasun ekimen zehatzak eragiten ditu. Adibidez, 2013 bukaeran egindako inkesta baten arabera, Euskoaren erabiltzaileen %25ek komertzio berri baten atea ireki dute Euskoa onartzen zuelako eta %62ak bi komertzio edo gehiago atzeman dituzte. Beraz erabiltzaileen %87 bezero berri bilakatu dira komertzio batean bederen. Beste aldetik, sarearen komertzio eta enpresek, Euskoak euroetara aldatzen dituztelarik, %5eko komisioa ordaintzen dute, elkarteen %3 emaitza finantzatzeko. Eta emaitza hauek Euskotan ordainduak dira, sarearen komertzioetan erabilpena sustengatuz etab...

%90 enpresaren birkidetzea!

Moneta eta finantza frantziar kodeak inposatzen du Euskoaren edozein erabiltzailek Euskal Moneta elkartearen parte izan behar duela, eta kidetza Urtarrilaren 1 guziez berritzea.

Enpresen aldetik, %90ek baino gehiago 2014 urterako kidetza berritu dute edo berrituko dute, %10ek soilik ez dute berritzen (ia ia erdiak bere jarduera gelditu dutelako). Berritze tasa handi honek erakusten du Euskoak enpresen itxaropenak betetzen dituela. Euskoak erabiltzeko moduak aurkitzen dituzte : orokorrean jasotzen dituzten Euskoen %71 berrerabiltzen dituzte, hornitzaileak edo soldatak ordaintzeko. 2013 urte bukaeran egindako inkesta baten arabera, %87k ez dute Euskoak eurotara aldatzeko beharrik izan. Gainera, %93k ez dute zailtasunik ukan kontabilitate arloan, %87k uste dute ingurumenaren eta euskararen alde hautatu behar izan dituzten desafioak ez direla zailak, eta %35ek jada tokiko hornitzaileak lehenetsi dituzte Euskoak berrerabiltzeko, ekonomiaren birtokiratzea konkretuki lortuz eta tokiko enpresen arteko trukaketak indartuz.

Erronka berri bat : erregularki aldatzea

Norbanakoen aldetik, birkidetzeak martxan dira (5 euro edo Euskotik goiti) sarearen edozein aldagunetan. 2014an Euskoa ongi garatzen jarraitzeko, erabiltzaile bakoitzak hilabetero 20 edo 30 eusko behintzat aldatzeko usaia hartzea beharrezkoa da, eta gehiago posible bada.

Euskoaren erabilpena errazteko, hemendik aste batzuetara Eusko aurkitegia inprimatua izanen da eta Euskal Monetaren boluntario eta langileek euroak Euskotara aldatzeko molde berriak lantzen ari dira. Bitartean, aldagunra erregularki joaten jarraitu behar da, edo norberaren enplegatzaileari sarean sartzeko eskatu hilabetero soldataren zati bat Euskotan jasotzeko !

Zifra garrantzitsuak

343 538 Eusko zirkulazioan urtebetean, 2013 Urtarrilaren 31z gerzotik

245 124 Eusko zirkulazioan gaur egun.

98 414 Eusko enpresek aldatuak.

Beraz %71.35eko Eusko berrerabilpen tasa.

%3a: 10 000 €ko emaitza (Euskotan ordaindua) elkarteei, emaitza hauek erabiltzaileek euroak Euskoetara aldaketa bakoitzari esker sortuak, eta enpresek Euskoak euroetara aldatzen dituzten bakoitzean %5eko komisioari esker finantzatuak.

Eusko-Herrikoa inbestimendu fondoa : 210 000 euro gelditzen dira inbestitzeko Euskoaren helburuak betetzen eta Euskal Herriarentzat egituratzaileak diren proiektuak sustengatzeko. 30 000 euro jada inbestituak izan dira Hodei eta Kom’on enpresetan.