"Zorra estatuak diziplinatzeko eta gobernantza neoliberala finkatzeko erabili izan da"

2024/03/03
XabiZabala.jpg
"Azterketa bulegoan zorra sakonago aztertzea erabaki genuen ikusten genuelako elementu klabea zela gertatzen ari dena ulertzeko. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun honen atzean zer ezkutatzen zen jakitea. Gainera ezkerraren diskurtsoan bigarren planoan gelditu den gaia da, eta guk lehen planora ekarri nahi genuen, izugarrizko inplikazioak baititu etorkizuneko politika publikoetan. Azterketa historiko bat egin dugu XX. mendeko erdialdetik hona nazioarteko ikuspegitik eta Euskal Herriko markotik." Xabi Zabala ELA sindikatuko Azterketa Bulegoko kidearen hitzaldia "EBren agenda berde eta digitala ¿Giro político o más de los mismo?" jardunaldian.

Xabi Zabala, ELA sindiaktuaren Azterketa Bulegoa ("EBren agenda berde eta digitala ¿Giro político o más de los mismo?" jardunaldian emandako hitzaldia)

Hau da Xabi Zabalak hitzaldi honetan aurkezten duen txostena: Zorra, mederatzeko tresna

Zor sistema zer den azaltzen hasiko dut aurkezpena. Zorra kapitalismoaren historian herrialdeak menderatzeko dominazio tresna izan da. Normalean ikuspegi globaletik aztertua izan da, zentro-periferia ikuspegitik, eta horrek nola eragiten dion Hegoalde globalari. Hortik abiatuta Europa mailan aterrizatu dugu, bertan dinamika berberak gertatu eta erreproduzitu baitira. Zorrak Europan bertan, estatuak diziplinatzeko eta gobernantza neoliberala finkatzeko balio izan du.