Laneko osasunaren desafioak gizartearen eta lan merkatuaren aldaketak direla eta
Artazcozeus07.pdf
873.0 KB
Emakume eta gizonen arteko lan bizitzan desberdintasun handiak daude, eta desberdintasun hauek lan osasun eta segurtasunean
dute eragin zuzena.
Lan merkatuko generoen segregazioa dela eta, lan inguru, exigentzi
mota eta tentsio desberdinak pairatzen dituzte emakume eta
gizonek. Lan berdina izan arren, emakume eta gizonek zeregin desberdinak
betetzen dituzte.
Enpleguaren baldintzetan dauden generoen arteko beste desberdintasun
batzuk lan osasun eta segurtasunen eragina dute ere:
segregazio bertikala eta emakumeek maila altuko lan postuetara
iristeko betoa, eta emakumeek lanaldi partzialean duten pisua
horren adibide agerikoak dira.
Emakume asko gaizki ordainduta eta prekarioak diren lan motetan
izandu dira dira, eta horrek bere lan baldintzetan eta lan arriskuetan
ondorioak izaten du.
Emakumeek gizonek baino denbora gehiago egiten dute lan
mota berdinean, eta beraz, denbora luzeagoz sufritzen dituzte lan
horren arriskuak.
Arrisku prebentzio on bat egiteko, langileei galdetzea eta beraien
partaidetza izatea oso garrantzitsua da, baina emakumeek ordezkaritza
sindikal ahula duten sektore edo lan motetan izaten dira, eta
erabakitze mailetan partaidetza txikiagoa dute.
Generoen arteko desberdintasunek, bai lanean, bai lanetik
kanpo, emakumeen lan osasun eta segurtasunean dute ondorioak,
eta lotura zuzenak daude zentzu zabaleko bazterkeriaren arteko
faktoreen eta osasunaren artean.
Emakumeek, etxe barruko ordaindu gabeko lan guztia eta adin
txikikoen eta familiaren zaintza lanak egiten dituzte, kasu batzutan
lanaldi osoko enplegua izan arren. Hau, beraien eguneroko lanari
gehitutako lan eta presioa da, bereziki, lan formala eta esparru pribatuko
lana uztartzeko aukera ia ezinezkoa denean.
Lucia Artazcozek genero ikuspegi transbertsalarekin garatu du
Lan Osasuneko ponentzia hau. Gai hau ikuspegi transbertsalarekin
lantzea beharrezkoa da oso, emakume eta gizonen osasunean eragina
duten faktoreak sakonean aztertu nahi baldin baditugu bederen.
Nere Urrestarazu
ELAko Genero politikako arduraduna