[Kafekistan] Airbnb: la ciudad uberizada

2022/03/31
kafekistan.jpg
"Airbnb: La ciudad uberizada" liburuaren inguruan solasaldia egin genuen. Ian Brossat-ek, liburuaren egileak, Parisko alkateordea eta Etxebizitza politiken arduradun den heinean, bere ibilbide politikoan gertutik bizitzakoa bildu du liburuan. Airbnb enpresek hirien morfologia eraldatzeko eta hiritarrek bizitzak prekaritzeko duten gaitasuna biluzten du liburuak. Ariketa horretan, enpresa multinazionalak baliatzen dituen armak ere salatzen ditu: iruzur fiskala, lobby lana...

Airbnb: La ciudad uberizada liburuaren bueltan egin genuen saioa galdu bazenuen, hemen duzu aukera entzun edota iruzkin bat utziz foroan parte hartzeko. Anima zaitez!

Airbnb bezalako plataformak gero eta presenteago daude gure artean. Zer efektu dituzte gure jendartean, gure bizitzetan eta gure hirietan? Enpresak hauek zer eratako praktikak egiten dituzte?

Airbnb-rena ez da kasu isolatua, baizik eta bizi dugu Kapitalismoaren ereduaren parte. Jakinmina izan zen liburu honetara hurbildu gintuena eta berau akuilu hartuta Kafekistan saioa antolatu genuen, funtsezkoa den gai baten inguruan solasean aritzeko: Etxebizitza

Solasldian, gaiaz aritzeko, bi gonbidatu izan genituen lagun: Bilbotik Andrea Bartolo, AZET etxebizitza sindikatuko kide eta Baionatik,ALDAko Ainize Butron izan genituen. Tertulia emankorra izan zen, batez ere ikespegi teorikoak eta borroka eta garaipen praktikoak uztartu zituelako.