Datu sozioekonomikoek euskal oasia lehortzen dute

2020/02/04
Egoera ekonomikoa diapoak.pdf 275.8 KB
Greba Orokorraren aurretik, baita ondoren ere, hainbat arduradun instituzionalek, alderdi politikok eta enpresa buruk grebarako inolako arrazoirik ez zegoela aldarrikatu dute. Euskal Herria berdintasun, justizia eta ongizate maila altuko herrialde moduan saldu nahi izan digute. Azken urteetako datu ekonomiko eta sozialek ez diote hori ordea. Aberastasun handia sortu dugun arren, desberdintasunak eta injustizia handitu egin dira. Ondorengo diapositiba sortak modu laburrean azken urteetako datu sozioekonomikoak azaleratzen ditu. Aberastasun banaketa geroz eta bidegabeagoa, zerga-sistema guztiz injustua, langabezia eta prekaritate maila handia eta pobreziaren hazkundea. Datu orokor hauen atzean emakumeen* are egoera okerragoa ezkutatzen da.