Euskal zerga sistema: diagnostikoa eta alternatibak

2015/06/15
CartelA3UnedJunio2015a4-01.jpg
Ekainaren 18 eta 19an, Donostian, UNED-Bergararekin batera antolatzen dugun Nazioarteko Mintegian dugu hitzordua. Aurten euskal zerga sistemaz arituko gara. Diagnostikoa egin eta alternatibak ezagutzeko gure artean izango ditugu María Pazos, Carlos Sánchez Mato, Ignacio Zubiri, Lourdes Serna eta Mercedes Vallejo. Mintegia EHUren Ibaetako Kanpusean egingo da, 9:00tatik 14:00tara, Barriola aularioan. Hemen duzu behin-behineko egitaraua.

 

EGITARAUA

Ekainak 18, osteguna

9:30. Aurkezpena. UNAI OÑEDERRA (Manu Robles Arangiz Fundazioko zuzendaria)

 9:45 Euskal zerga sistemaren egoera. IGNACIO ZUBIRI (EHUko ogasuneko katedraduna)

10:40 Zeharkako zergak eta zerga iruzurraren kontrako ekintza proposamenak. LOURDES SERNA (EHUko irakaslea)

11:30 Ignacio Zubiri eta Lourdes Sernarekin eztabaida

12:00 ATSEDENA

12:30 Zerga paradisuak: errealitatea, ondorioak eta beraiekin amaitzeko neurriak. CARLOS SÁNCHEZ MATO (Ekonomista, ekonomia monetarioan eta arlo publikoan aditua)

13:45 JARDUNALDI AMAIERA

Ekainak 19, ostirala

9:30 Konpetentzien markoari buruzko hausnarketa eta EHko insituzioen antolakuntza zerga sistema justu baten alde. MERCEDES VALLEJO (Doktorea zientzia ekonomikoetan, EHU)

10:00: Nafarroako Ogasunaren konpetentzia-markoa eta antolaketa. MIKEL ARANBURU (Nafarroako Ogasuneko ikuskatzailea)

10:30 Mercedes Vallejo eta Mikel Aranbururekin eztabaida

10:45 Zerga politika eta gizarte eredua: hausnarketa feminista. MARÍA PAZOS (Ikerkuntza azterketen burua, Instituto de Estudios Fiscales-en)

12: 00 ATSEDENA

12:30 Proposamenak zerga politikaren inguruan. MIKEL NOVAL (ELAko Azterketa Bulegoko arduraduna)

13:15 ONDORIOAK ETA JARDUNALDI ITXIERA. ADOLFO MUÑOZ "TXIKI" (ELAko Idazkari Nagusia)