Gureak %99aren aldeko feminismoa izan nahi du
“Zuen zuriketa morea, borroka feminista gurea”. Horrela hasten dugu ELAn aurtengo emakumeon nazioarteko eguna, aldarrikapen eta borroka eguna.
Argi dago feminismoa orain bogan dagoela, “cool”-a dela (ingelesez esatea hobeto gainera), freskoa, modernoa… Patronalak eta gobernuak ere feministak omen dira ere. Emakumeen eskubideen izenean ingelesez purplewashing edo zuriketa feminista egiten dute etengabe. Baina kontuz ibili behar dugu zuriketa more honekin gobernu eta patronalek borroka feministak indargabetzeko erabiltzen duten tresna arriskutsua baita. Orain Ana Botin, Ana Rosa Quintana, Espainiako erregina edo euskal gobernuetako agintariek feministak omen dira… greba feminista egunetan ere euskal gobernuek greba feministetan parte hartzeko deialdiak egin zituzten.
El purplewashing o el lavado de imagen morado, es eso: un lavado de cara, un instrumento peligroso para desactivar los logros y luchas feministas históricas.
Nork ez du bere burua feministatzat izendatzen gaur egun? Baita ere ezkerreko mugimenduetan? Nork jarriko du zalantzan emakumeok botere guneetan egon behar dugula, soldata berdinak jaso behar ditugula lan berdina egiteagatik, edota gure aurkako indarkeria matxista sistemikoarekin bukatu egin behar dela? Zerrenda asko luzatu genezake. Baina feminismoa zerbait bada edo izan bada, deserosoa, izatea izan da bai ezker zein eskubiarentzat. Deseroso eta impertinentea (Christine de Pizanek dioen bezala) kontserbadore eta progresisten botere ilegitimoen ariketak agerian uzten dituelako, bizitzaren esparru publikoa baina batez ere pribatua, ikusten ez dena, errotik kuestionatzen duelako: pertsonala politikoa delako eta politikoa pertsonala.
Gaurko egunean feminismoaz hitz egingo dugu, bai, batez ere egunerokoan sindikatutik egiten gabiltzan feminismoaz, batez ere, biztanleriaren %99ren aldeko feminismoa izatea nahiko genukeen horretaz. Eta ez feminismo liberal zuria eta heteroarautuaz, besteak beste.
Nosotras defendemos un feminismo por el %99 de la población, un feminismo cuestionador que no sirva para seguir reproduciendo el sistema y nos ayude a ser las sujetas de nuestras luchas y nuestras vidas.
2020eko martxoak 6 honetan Donostian gaude eta ez kasualitatez imajinatuko duzuenez.
Gaurko ekitaldi honetan, ELAtik egiten ditugun irakurketa politiko feministak partekatzeaz gain, omenaldi ekitaldi bat izateko helburua ere badu. egunero lantokietan, kaleetan, etxeetan.., borrokan diharduzuen eta sindikalismo feminista egiten duzuen emakume guztioi besarkada eta aitortza beroa egin nahi dizuegu.
Grebak egiten dituzuen emakumeak, emakume gaiztoak zarete askorentzat; bake soziala edota gure ustezko ongizate oasi euskalduna zalantzan jartzen ari zarete kasu askotan botere publiko eta pribatuei aurre eginez. Egungo langile borroka feministaren historiaren orriak idazten ari zarete zuen eguneroko borroka sindikal feministekin.
Omenaldi publiko honekin batera, Leire Txakartegik gero azalduko duen bezelaxe, ELA barnean ere egiten ari garen genero ekitaterako antolakuntza prozesuaz mintzatuko da. ELA Feminista kaleetan, lantokietan, eraikitzen ari garelako alde batetik baina ezinbestean sindikatuaren barne eraldaketa feministarekin batera doalako ere.
Langile klasea ere etengabe aldatuz doa eta sindikatu honen afiliazio eta argazkia ere: %40-45 emakumeak gara. Mahai honetan gauden emakumeak ere ELA Feministaren belaunaldi desberdinak ordezkatzen ditugu.
Hacemos sindicalismo feminista tanto dentro como fuera del sindicato. Dentro, estamos sumergidas en el proceso denominado cambio organizacional pro equidad de género, y fuera, qué decir del trabajo que se está haciendo en los conflictos en sectores laborales feminizados y precarizados.
Azken hamarkadan eraldaketa sozial eta politiko nabarmenak bizi izan ditugu Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Gure esparruan, lan merkatu formalean: lan eta pentsio erreformak, 7 greba orokor, prekarietatearen hedapena aurpegi eta disfraz berriekin.., kapitalismoa eraldatuz doa eta honekin batera langile klasea eta gure bizitzak ere.
Zentzu honetan, azken urteen feminismoak hainbat ekarpen eta irakaspen eman dizkigu mundu sindikalari ere. Feminismoak ez du atzerapausurik bai erakunde, instituzio zein gure bizitzetan.
2 Greba Feminista burutu dira bai EH-n zein nazioartean, 2018 eta 2019 urteetan.
Inflexio puntu bat markatu dute. ELAtik ere greba hauetan parte genuen lan eremuko esparruan zentratuz batez ere. Ez da erreza izan; badakigu eragile desberdinen arteko artikulazioak askotan zailak direla, baina ezinbestekoak dira. Greba hauen ostean ere antolakuntzaren garrantzi eta beharra argi geratu da. Izan ere,aurtengo 2020ko M8 honetan, EHko mugimendu feministak antolakuntza eta borroka feminista jarri ditu lelo nagusi bezala mahai gainean.
Aurtengo greba orokorrean, pasadan urtarrilaren 30ean burututako greba orokorrean ere, eragina izan dute: enplegutik haratago, greba orokorrak ez dira berdinak izango...
Feminismoak ohiko lan-enplegu grebaz haratago eraman gaitu. Erakutsi digu enplegu formaletik haratago bizitzaren sostenigarritasunerako ezinbestekoak diren lanak, erreprodukzio eta zaintza lanak, hor daudela. Emakumeok historikoki eta gaur egun egiten ditugun lan horiek gabe sistema erori egingo litzatekeela (PIB-aren %40a baino gehiago- Oxfam-en datuak).
“… Si los grandes movimientos quieren vivir lo suficiente para poder alcanzar lo que se proponen, deben reinventarse a sí mismos. Para poder ser sostenibles, los movimientos no sólo deben crecer; también deben transformarse. Y esto no sólo porque los tiempos inevitablemente cambian. Sino también porque nosotras mismas hemos cambiado los tiempos. Por lo tanto, debemos responder en parte también a nuestra propia historia”. Bella Abzug, abokatu-aktibista eta politikari estatu batuarra.
Indarkeria matxista ere ez dela kontu pribatu bat argi geratu zaigu baina oraindik ere “Nik sinisten dizut” ozen aldarrikatzen jarraitu behar dugu emakumeon hitza zalantzan jar ez dadin.
Iazko, 2019.ko azaroak 1tik 3rarte 3000 emakume EHko V. Jardunaldi Feministetan elkartu ginen Durangon hamarkada baten ostean eta esan beharr dago euskal feminismoa osasuntsu dagoela. Argazkia oso potentea izan zen, batez ere neska gazte eta emakume arrazializatuei begira.
Hamarkada bat pasa ondoren, gaur egungo euskal feminismoaren argazkia aldatuta, azaroaren ….. argi geratu zen FEMINISMO ANTIKAPITALISTA, ANTI PATRIARKAL ETA ANTI ARRAZISTA-KOLONIALISTA bat bizirik dagoela gure herrian.
Irakaspenak: aliantzen beharra, antolakuntzaren beharra, EH-n mugimendu feminista oso bizirik dago baina EH-ko langile klase feministaren aitortza baten falta dago.
Azken hamarkadako eguneroko borroka eta greba sindikal feministen aitortza baten beharra ikusi genuen eta guk orain ere apika-epika-errelato obrero feminista hori elikatzen eta gorpuzten jarraitu nahi dugu. Horretarako bideo berezi bat prestatu dugu epika honen aportazio gisa.