(Argitalpena) Azterketak 52: Nafarroako aurrekontuaren, aurrekontu akordioaren eta erreforma fiskalaren balorazioa

2024/05/14
azala azterketak 52.png
Txosten honetan aurrekontua baldintzatzen duten elementuak, 2024rako aurreikusitako gastua eta zerga erreforma aztertu ditugu.

(Dokumentu osoa irakurri edo deskargatu. Paperean eskuratzeko, fundazioa@ela.eus helbidera idatzi)

Pobretze testuinguru betean gaude. Inflazio altuak, eta bereziki elikagaien prezioen gorakadak eta hipoteken eta alokairuen garestitzeak, izugarri zailtzen ari da familia askoren ekonomia. Gainera, inflazioari aurre egiteko hartutako neurriek (bereziki interes-tasen igoerek) ekonomiaren ahultzea eragiten ari dira, eta horrekin bat egiten ari dira hazkunde ekonomikoaren beherakada eta desazelerazioaren ondorio negatiboak nabaritzen hasi den industria sektorea ere.

Egoera soziala eta sektore publikoaren egoera ere ez dira positiboak. Gogora dezagun pandemiak agerian utzi zuela osasunw publikoaren baliabide falta, 2008ko krisiaz geroztik sektore publikoak jasan dituen murrizketen ondorioz.

Txosten honetan aurrekontua baldintzatzen duten elementuak eta 2024rako aurreikusitako gastua aztertuko ditugu.

Jarraian dituzuenak, dokumentuko irudirik esanguratsuenak dira.