Tabakalera, ez dadila haria eten

2019/02/08
UBIK irudia.jpg
Azkuna Zentroko langileentzat erreferenteak izan ziren Arte Ederren museoko eta Euskaldunako langileak (baita Bizkaiko erresidentzietakoak ere, Patriciak azpimarratu zuenez). Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekarientzat Azkuna Zentrokoak eta Irungo liburutegikoak dira erreferente. Eta Bitartekariak, zeinentzat izango dira eredu?

Unai Oñederra,  Manu Robles-Arangiz Institutua, Emeki Kunama

Unai OñederraLehen aldia zen lanari buruz galdetzen ziotela.  Ordura arte beste kontu batzuetaz aritzen ziren: eguraldiaz, mutiletaz, beste nesketaz… Azaleko gauzetaz normalean, asko sakondu gabe, zerbait potoloa gertatzen ez zen bitartean. Inguruan zarata handia ateratzen zuen gertaerarik bazen, gaian sakon zezaketen. Hala izaten baita, etxeko galdarak arazoak ematen dituenean soilik konprenitzen dugu nola dabilen. Gauzak normal doazenean usteetan gelditzen gara, eta badakigu zer esaten duen esaerak: usteak erdia ustel.

Giroa sortzen denean, jendeak, azaletik sakonera murgiltzeko segurtasuna badagoela nabari duenean, errealitateaz hitz egiten du. Agintariak eta hedabideak entzunda, dena da polita, dena da ederra eta marabillosoa, baina dena da, ere, itxura.

“Zer gertatzen da itunpeko eskoletan?, zergatik hainbeste greba?, eta ikastoletan, grebarik ez?…” Jendearen jakin-mina asetzeko barruak hustu zituen, gustura: Eusko Jaurlaritzarentzat azpikontrata merke bat gara. Eta gaia aterata, ondokoak, “gu ere nazkatuta gaude, zerbitzu publiko bateko fisioak gara, baina azpikontratatuak gaude…”, eta besteak, “Osakidetzan, ere, gainezka gaude erizainak, ez gara iristen”. Izan ere, giroa sortzen denean, jendeak, azaletik sakonera murgiltzeko segurtasuna badagoela nabari duenean, errealitateaz hitz egiten du. Agintariak eta hedabideak entzunda, dena da polita, dena da ederra eta marabillosoa, baina dena da, ere, itxura.

Administrazioek paparra ateratzen dute, baina bertako diseinuko lanpara batek langileen nominak baina gehiago balio du.

Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia eta Arte Ederren museoa Bilbon, Tabakalera Donostian, CBA kurturgunea Irunen. Tope berritzaileak, tope modernoak, tope guay. Administrazioek paparra ateratzen dute, baina bertako diseinuko lanpara batek langileen nominak baina gehiago balio du. Munduko erakuslehioan jartzen dituzten gune preziatuok aurrera ateratzen dituzten pertsonak azpikontratatuak dira, lan-egutegirik ez dute, igande eta jai egunetan lanean dabiltza, eta ez dira mileurista izatera heltzen. Baina hori guztia ez genekien, zarata egiten hasi ziren arte.

Munduko erakuslehioan jartzen dituzten gune preziatuok aurrera ateratzen dituzten pertsonak azpikontratatuak dira, lan-egutegirik ez dute, igande eta jai egunetan lanean dabiltza, eta ez dira mileurista izatera heltzen.

Greban ginela pankartara iristen zen jendea harrituta gelditzen zen. Baina, ez al zarete funtzionarioak? Azpikontratatuak zaudetela? Ez zaretela 1000 euro irabaztera iristen? 500-700 euro kobratzen dutenak badirela?” Azkuna Zentroko mediatekako langileek 8 urte luzez iraun zuten, ixilik, lan-baldintza kaskarrak irensten. Hori zen zegoena, Bilboko Arte Ederretako langile azpikontratatuek egoerari buelta ematea lortu zutela ikusi zuten arte. “Guretzat museoko langileak erreferente bat izan ziren, oso greba ikusgarria egin baitzuten, ekintza oso originalekin”, kontatu zigun Azkuna Zentroko Patriciak urtarrilaren 27an Tabakaleran egin zen mahai inguruan.

Irungo CBA kuturguneko langileek, ere, antzeko esperientzia izan zuten, desberdintasun batekin: beraiek prekarietateari aurre egitea lortu zuten grebara iritsi behar izan gabe (Bilboko Arte Ederren museoan 41 greba egun egin zituzten, Azkuna Zentroan 38, eta Euskalduna Jauregian 14).

Azkuna Zentroko langileentzat erreferenteak izan ziren Arte Ederren museoko eta Euskaldunako langileak (baita Bizkaiko erresidentzietakoak ere, Patriciak azpimarratu zuenez). Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekarientzat Azkuna Zentrokoak eta Irungo liburutegikoak dira erreferente

Bilbokoen eta Irungoen testigantzak entzutean buruarekin baietz egiten zuen Iñigok, Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekariak. “Joe, guri ere igual iguala pasatzen zaigu, jende guztia harrituta gelditzen da Tabakaleran gertatzen dena azaltzen diogunean!”. Abenduaren 22tik daramate greban, eta eskatzen dutena Tabakalerako aurrekontuaren %1,3 hutsarekin konpon badaiteke ere, oraingoz  ezeko borobila jaso dute. Greban zehar enteratu naiz Ubik izena nondik datorren, zergatik deitzen zaien Bitartekariak, eta zein den egiten duten lana. Berriro ere, gauzak sakonkiago aztertu eta ulertzeko astia hartzen dugu, bapatean zarata arraro bat egiten hasi edo gelditu egiten direnean.

Azkuna Zentroko langileentzat erreferenteak izan ziren Arte Ederren museoko eta Euskaldunako langileak (baita Bizkaiko erresidentzietakoak ere, Patriciak azpimarratu zuenez). Tabakalerako Ubik liburutegiko bitartekarientzat Azkuna Zentrokoak eta Irungo liburutegikoak dira erreferente. Eta Bitartekariak, zeinentzat izango dira eredu? Tabakalerako zuzendaritzari ihes egin zion, “zuei eskatzen duzuena ematen badizuegu, atzetik etorriko dira Tabakalerako gainerako langileak, Koldo Mitxelenakoak, eta Donostia guztikoak…“. Ez dadila haria eten.