Fundazioak Kako aferan epaitatutako laborariei ezarritako kartzela zigorra eta isunak gogorki salatu ditu
2008/01/22
Kako baserriaren inguruko aferan Baionan epaituak izan ziren sei laborarientzat “neurriz kanpoko zigorrak eta isunak ezarri zaizkie” fundazioaren iritziz.
Plazaratutako epaian fiskalak berak eskaturikoa baino zigor handiagoak ezarri zaizkie.” Ez da zilegia ekintza sindikal xume bat izan zenaren aurka honela oldartzea eta bere eskubideak defendatzen ari ziren laborariak hain gogor epaitzea” . Elkarretaratze hartan epaituriko sei laborariek ez zuten deliturik egin.
Manu Robles-Arangiz Fundazioak onartezina erizten dio bere eskubideak aldarrikatzeko ekimen sindikalak kriminalizatzea, kasu honetan laborariena justu, horretarako izugarri diren zigorrak aplikatuz. Frantziako presidentak berak iragarria zuen epaiaren norakoa beti gogortze aldera ere.
Fundazioak, azkenik, bere elkartasuna adierazie nahi die zigortutako sei laborariei eta horiekin batera, ELB sindikatuari ere.