Silvia Federici: "Soldatapeko lana emakumeak askatzeko giltza dela sinistea, engainua da”

2014/05/26
GAURKO FEDERICI.jpg
Silvia Federici pentsalari feministari egindako elkarrizketan, zera adierazten du; emakumeek dohainik egiten duten erreprodukzio eta zainketa lanetan oinarritzen dela sistema kapitalista. Lan hori ordaindu beharko balu, ondasunak metatzeko gaitasuna galduko luke kapitalismoak.

Iturria: www. eldiario.es, 2014-05-24.

Silvia Federici (Italia, 1942) pentsalari eta ekintzaile feminista da, eta erreferente intelektuala ere bada, kapitalismoa, soldatapeko lana eta lan erreproduktiboa genero ikuspuntutik aztertzeko duen gaitasuna dela eta. New Yorkeko Hofstra Unibertsitatean irakasle, 70eko hamarkadan etxeko lana ordaindua izan zedin defendatzen zuten kanpainetan sustatzaile izan zen. “Etxeko lana ez da maitasunetik abiatuta musu-truk irteten den lana, desnaturalizatu egin behar dugu”. Idazleak liburu-denda eta aretoak bete egin ditu bere azken liburua bultzatzeko egiten ari den biran. “Revolución en punto cero. Trabajo doméstico, reproducción y luchas feministas” izena da gazteleraz argitaratu duen azken liburuak.

(Traficantes de sueñosek argiratatu eta sarean eskura jarri du liburua)

Krisi ekonomiko hau, berdintasun-krisia ere ba al da?

Bai, berdintasun-krisia ere bada eta emakumea mehatxatzen du bereziki. Krisiaren ondorioetako askok emakumeei egiten diete kalte oso modu bizian. Alde batetik, zerbitzu publikoetan, osasunean, hezkuntzako, zainketa zerbitzuetan, haur-eskolatan e.a. egin diren murrizketek, etxeko esparrura lan karga handia ekarri du, eta oraindik ere, lan-karga hori nagusiki emakumeek ateratzen dute aurrera. Emakumeen gehiengoak etxetik kanpo lan egiten duen arren, etxeko lan horien kargu egiten jarraitzen dute, eta lehen publikoak ziren zenbait zeregin bere gain hartu behar dute orain. Beste alde batetik, enpleguaren eta soldataren krisiek tentsio berriak sortarazi dituzte gizon eta emakumeen artean. Emakumeek autonomia handiagoa izateak tentsioak sortu ditu eta indarkeria maskulinoaren gorakada ekarri du. Gizonek botere ekonomikoa ez izateak eta era berean, emakumeek autonomia maila handiagoa aldarrikatzeak, indarkeria maskulino forma berriak sortu ditu; mundu zabalean zehar soma ditzakegun indarkeria forma berriak.

Orduan, zein unetan gaudela uste duzu?

Patriarkatu molde berri bat itxuratzen ari den unean gaude: eredu berri horretan, emakumeak ez dira etxekoandre soilak, baina gizarte egitura tradizionalak eta baloreak ez dira oraindik aldatu. Adibidez, etxetik kanpo lan egiten duen emakume asko dago, askotan baldintza oso prekarioetan, eta horrek, autonomia-iturri maila handiagoa dakar. Hala ere, lantokiak ez dira eraberritu eta soldatapeko lanean jarduteak exijitzen du, nolabait, enplegu maskulino tradizionalean oinarrituta dago erregimen batera moldatzea; lan-orduak ez dira malguak, lantokien barruan ez dira integratu zainketa-zereginak egin ahal izateko espazioak (haurtzaindegiak adibidez), ez dira pentsatu emakume zein gizonek produkzioa-eta-erreprodukzio uztartzeko moduko irtenbideak. Patriarkatu berritu honetan, emakumeek aldi berean bi gauza izan behar dute; produktore eta erreproduktore. Espiral horretan xahutzen da emakumeen bizitza osoa.

Emakumeen askapena eta lan merkaturako emakumeen sarbidea uztartu egin ohi dira. Hori hanka-sartzea dela uste duzu. Hala da?

Gaur ohar gaitezke hori iruzurra dela. Soldatapeko lanak emakumeak askatuko zituela sinisteak piztutako itxaropenak ez dira bete. 70 urteetako feminismoak ezin susma zezakeen, emakumeak lan merkatura sartzen ari ziren une horrexetan, lan merkatua krisi-eremua bilakatzen ari zela. Baina, orokorrean, soldatapeko lanak ez du sekula inor askatu. Askapenaren ideiaren atzean, gizonekiko aukera berdintasuna lortzearen idea dago, baina gaizki-ulertu batean oinarrituta dago; kapitalismoa eta soldatapeko lanaren arteko harremanarekin zerikusia du. Oraintsu jakin dugu, eraldaketarako itxaropen haiek alperrekoak izan direla.

"ez dira gizon eta emakumeen harteko harremanak eraldatu. Eta, oso garrantzitsua, guzti honek ez ditu emakumeen eta kapitalismoaren arteko harremanak eraldatu. Emakumeek bi lan dituzte orain eta denbora gutxiago berriz, adibidez, borrokarako, eta mugimendu sozial eta politikoetan parte hartzeko"

Era berean, ikusi ahal izan dugu, emakume askok, atunomia maila handiagoa eskuratu dutela soldatapeko lanari esker; gizonekiko autonomia handiagoa bai, baina ez kapitalarekikoa. Horrek emakume askori bere kaxa bizitzea eta enplegu bat izatea ere ahalbidetu dio, bikotekideak enplegurik ez zeukan bitartean. Era batera edo bestera, honek etxe barruko dinamikak eraldatu ditu baina orokorrean, ez dira gizon eta emakumeen harteko harremanak eraldatu. Eta, oso garrantzitsua, guzti honek ez ditu emakumeen eta kapitalismoaren arteko harremanak eraldatu. Emakumeek bi lan dituzte orain eta denbora gutxiago berriz, adibidez, borrokarako, eta mugimendu sozial eta politikoetan parte hartzeko.


Oso kritikoa zara nazioarteko zenbait erakunderekiko (Nazioarteko Moneta Funtsa, Munduko Bankua edo Nazio Batuen Erakundea besteak beste). Hauetako batzuek emakumea lan merkatura parte hartzera animatzen dituzten txostenak argitaratzen dituzte. Aldi berean baina, berdintasuna eta emakumeen bizitza kaltetzen dituzten neurriak sustatzen dituzte...

Bai eta hori funtsezkoa da. Akats larria da, globalizazio proiektuaren baitan garatzen ari den planifikazio kapitalista ez ikustea. Agenda eta politika feministen esparruan esku-hartze masiboa egon zen, feminismoaren bitartez neoliberalismoa bultzatu asmoz eta emakumeen borrokak zeuakn potentzial iraultzailea indargabetu asmoz: adibidez, lan banaketaren sexuala eta esplotazio forma orori aurka egiteko feminismoak duen potentziala ahultzeko. Alde batetik, Nazio Batuen Erakundearen lana agenda feminista birdefinitzea izan zen, eta lan nahiko eraginkorra egin zutela uste dut. Esate baterako, mundu mailako konferentzia batzuen bidez, munduko emakumeen ordezkari gisa jardun zuten, eta feminismoa zer zen eta zer ez zenaren ordezkari. Bestalde, haien helburua munduko gobernuak “heztea” zen, lan esparruko araudia eralda zezaten emakumeak soldatapeko lanean murgil zedin.

Nola atera orduan tranpa horretatik? Nola egin berdintasuna aldarrikatzeko tranpa horieta erori gabe? Zuk adibidez, emakumeak armadetan txertatzea erabat baztertzen duzu.

Emakumeak ejertzitoan ez, inondik inora ez. Kontuan izan behar dugu gizonak ere esplotatu egiten dituztela. Orduan, gizonekiko berdintasuna nahi dugula esaten ari garenean, esaten ari gara gizonek pairatzen duten esplotazio maila bera nahi dugula.

Berdintasunaren kontzeptuak feminismoaren ideia “izozten” du: ezin dugu berdintasunaren aurka egon, baina era berean, berdintasunaren alde bakarrik borrokatzen dugula esatean, gizonek pairatzen duten esplotazio kapitalista nahi dugula esaten ari gara. Eta hori baino hobeto egiteko gai gara; gizonen egoera ere ez da ideala eta haiek ere askatuak izan behar dute, esplotazio prozesuen menpe daudelako. Horregatik EZ emakumeak ejertzitoan txertatzea, EZ gerrari, EZ munduko beste txoko batean baliabideak eskuratzeko, makume zein gizonak hiltzera garamatzan edozein erakundetan parte hartzeari.

"Zentzu honetan, borroka feministak zera esan beharko luke; gizonek emakumeekiko berdintasuna eskuratu beharko luketela, ez dadila gizonik egon inongo ejertzitotan, ez dadila ez ejertzitorik ez gerrarik egon"

.

Eta nola atera soldatapeko lanaren tranpatik?

Hori ezberdina da, kasu askotan soldatapeko lana delako autonomoak izateko dugun bide bakarra, eta ez gaude enpleguari uko egiteko posizioan. Kontua da, soldatapeko lana askapenerako tresnetako bat bezala ikusi beharko genukeela, eta ez askapenerako tresna nagusi gisa. Adibidez, AEBtan ez da lan erreproduktiboa aintzat hartzen eta emakumeek, nolabait, etxeko ardurez askatzea lortzen dutenean, lan merkatuan ordu gehiago jarduteko tresna gisa ikusten da. Kapitalismoa erreprodukzio-lana gutxiesten du, eta horrek esan nahi du, gure bizitzak gutxiesten direla langileen produkzio-lana gutxiesten jarraitzeko. Funtsezkoa den ideia hau ez da kontuan hartzen. Beraz, kontua ez da enplegua ezezkoa ematea, baizik eta soldatapeko lana emakumea askatuko duen formula magikoa ez dela esatea. Emakumeak ez daude langile klasetik kanpo, borroka feminista langile borrokan erabat inbrikatua egon behar du.

Orduan, zein estrategia erabil genitzake askapen hori eskuratzeko?

Emakumeen gehiengoak munduan burutzen duen lana, hau da, etxeko lana eta lan erreproduktiboa, alde batera uzten da. Eta lan hori kapitalismoaren oinarria da, bide horretatik erreproduzitzen baitira langileak. Zainketa lanak ez dira maitasun-hutsean jatorria duten lanak, kapitalarentzat langileak erreproduzitzea posible egiten duen lana da, eta berebiziko garrantzia duen gaia da. Erreproduziorik gabe, ez dago produkziorik.


Emakumeek egiten duten lan hori gainontzeko guztiaren jatorria baldin bada: emakumeak geldituko balira, dena geldituko litzateke; etxeko lana geldituko balitz, bezte guztia geldituko litzateke. Horregatik gutxiesten du kapitalismoak lan hau etengabe. Zergatik ez da lan hori ordaintzen, gure bizitzak martxan mantentzen baditu? Nire pentsamendu-korronteak jatorri duen joerak uste du,

kapitalismoak lan hori ordaindu beharko balu, ondasunak metatzeko gaitasuna galduko luke. Honi aurre egiten ez badiogu, ez gara izango beste edozein esparrutan aldaketak ekartzeko.

Etxe lanaren gaineko soldata defendatzen duzu?

Bai. Emakume feminista askok leporatzen digute, aldarri honen bidez emakumeak etxeko espazioan instituzionalizatzen ditugula, bide honetatik, emakumeak etxeko esparruan lotuta geratzen direlako. Kontrakoa da baina, hain juxtu hori delako emakumeak etxeko esparruko askatzeko bidea. Lan hau, lan gisa antzematen badugu, gizonek ere egin ahal izango dutelako. Soldata lanari emango zaio, ez emakumeei.

Bai, baina hala ere, emakumeak dira gehienetan lan horiek egiten dituztenak. Hori da joera, aldaketaren batzuk egon diren arren. Nola aldatu inertzia hau?

Hori da joera bai, soldata gabeziak esplotazioa naturalizatu egin duelako. Pentsa ezazu, gizonek bi urtez lan industriala egin izan balute musu-truk, lan hori gizonen berezkoa izango balitz. Erabat naturalizatuta egongo litzateke, etxeko lana naturalizatuta dagoen era beran; emakumeei lotuta eta berez emakumeei dagokiena. Harreman monetarioetan oinarrituta dagoen gizarte honetan, ordainik jasotzen ez duen lana esplotazio-tresna natural bat bihurtu da, eta horrexegatik esaten dutu garrantzitsua dela lan hori desnaturalitzatzea.

Eta desnaturalizatzeko bidea al da soldata?

Bai, horixe da lehen pausua. Ez dugu inoiz soldata helburu bezala ikusten, bitarteko gisa baizik; aldarrikapenari ekiteko bide bat. Soldata bat eskatze hutsak posible egiten du esplotazio esparru oso bat bistaratzea, benetako lan bat dela argitara ekartzea, eta kapitalismoarentzat funtsezkoa dela eta horri esker aberastasuna metatu duela.

Horrek ez al du lanaren banaketa sexuala iraunarazteko arriskua?

Ez, banaketa hori apurtzeko bidea da. Demostra daiteke, lanaren banaketa sexualaren gakoa soldata/soldatarik eza dikotomian eraikita dagoela.

Hala ere, Espainia bezalako herrialdeetan etxeko lana lan gisa antzematen da (ez bere eskubide guztiekin) eta nagusiki emakumeek egindako lana izaten jarraitzen du. Hau da, ordaindua izateak ez du ekarri gizonak lan esparru horretan txertatzea- Zergatik pentsatuko dugu orduan, etxeko lanak ordaintzeak gizonak jarduera horretan murgiltzea ekarriko duela?

Etxeko lana baloratua ez den egoera honetan eta milioika emakumek lan hau musu-truk egiten dutela kontuan hartuta, soldataren bat jasotzen duten emakumeak egoera ahulean daude; haien lan baldintzak adosteko gaitasunik ez dutelako. Espero dut ordaindu gabeko eta soldatapeko etxeko-lanean diharduten emakumeek bat egingo duela mugimendu feminista berri batean. Lan honen esanahia aztertuko duen mugimendua, lan honen zerbitzurako baliabide berriak aldarrikatu dituen mugimendua, eta antolakuntza bide berriak proposatuko dituena. Lan hau bakoitzak bere aldetik egiten du eta batasuna falta da; elkarlanerako molde berriak behar dira etxeko lanaren gutxiesteari aurka egiteko. Emakumeen eta etxeko-lanen arteko lotura oso sendoa da eta ez da erraza izango, baina nik uste dut gauzak lor genitzakeela. Etxeko-lanaren gaineko soldataren defentsa oso askatzailea izan da; emakume askok ulertu ahal izan dutelako haiek egiten zutena lana zela, esplotazioa zela, eta ez zela naturala.