Independentismo eraginkorra, Nafarroako destituzio fasea, euskalgintza eta feminismoa

2016/07/01
IdurreEskisableGasteiz.jpg
Hemen dauzkazu "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" mintegian, ekainaren 17an, Unai Apaolaza, Hedoi Etxarte eta Idurre Eskisabelekin egin genuen mahai inguruko interbentzioen bideoak. Independentismo eraginkorraz aritu zen Apaolaza, Nafarroak bizi duen destituzio faseaz Etxarte, eta euskalgintza eta feminismoaren arteko loturetaz Eskisabel.

Mahai inguru hau "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" mintegian egin zen.


Idurre Eskisabel: euskalgintza, feminismoa eta identitateen eraikuntza

Lorea Agirrekin partekatutako gogoeta da. Euskalgintzan dago gure bizi muina. Eta bestetik feminismoa. Oso dibortziatuta egon izan dira urte askotan. Orain arte ez da konexio hori egin. Fase berri honetan euskalgintza nekatuta nabarituta, feminismoak identitatearen eraikuntza/deseraikuntzak egiten duen irakurketa txertatzea beharrezko iruditu zitzaigun. Naturalizazio kontzeptuak lotzen ditu feminismoa eta euskalgintza. Azpiratze egoera bikoitza euskalduna eta emakumea, eta azpiratua zaude, funtzio jakin batzuk betez, halakoa zarelako. Naturalizazioa suntsipen handiko arma bat da. Feminismoak naturalizazio hori gainditzea lortu du, ahalduntzearen bidez. Euskalgintzak kontzientzia hartze ikuspegitik saiatu da hori egiten, hizkuntza salbatzearen zama. Feminismoa irauli egin du hori: norberaren askatasun pertsonalarekin lotu du ahalduntzea. Feminismoak  identitate kontu bat ikusten zena (emakumeen azpiratzea) demokrazia eta justizia sozialeko kontu bihurtu du. Azkenaldian identitateaz entzuten ditugun dizkurtsoekin kezkatuta gaude, badirudielako ezker ikuspegitik borroka zilegi bakarrak aspektu sozioekonomikokoak bakarrik liratekeela. Hori oso garrantzitsua da pertsonen NOR izate hori dagoelako jokoan. Baina bestelako identitateetaz ari garenean, herri identitateaz ari garenea ere, guk uste dugu NOR hori dagoela ere jokoan.

Hedoi Etxarte: historizismoa gaindituta, destituzio fasea eta burujabetza Nafarroan

Bulkada historizista jaisten zebilen bitartea krisi soziala sortu zen eta destituzio fase bat abiatu zen, mobilizazio ziklo batek bultzatuta. Nafarroa salbuespen posizioan dago,  Katalunia ondoren Konstituzio epaitegian auzi gehien dituen erkidegoa. Auzi soziala ardatz, gaitasuna lortu behar dugu kaletik erabakitzeko zer izan nahi dugun.

Unai Apaolaza: Independentismo eraginkor baten alde

Euskal herritarren %80aren atxikimendua lortuko duen independentsimoa eraikitzeko gakoak eman zituen Unaik. Hemen duzun dokumentuaren ildotik: Independentzia, demokrazia eta ekonomia.