Maria Lucia Fattorelli: Zorraren sistema eta herri auditoritzaren garrantzia

2014/04/04
MecanismoDeuda.JPG
Apirilaren 2an Maria Lucia Fattorelli auditorea, Ecuadorrek 2007an egin zuen zorraren auditoritzan parte hartu zuenetako bat, Bilbon izan genuen ELA sindikatuak antolatu zuen "Zorraren sistema eta herri auditoritza" jardunaldian. Hemen duzue bere hitzaldiaren bideoa, gardenkiak eta esandakoaren laburpena testuan. "Zorraren sistema finantza botereak erabiltzen du baliabide publikoak lapurtzeko. Hau giza eskubideen aurkako eraso bat da".

Saldu nahi izan digutena da zorra dagoenean baliabideen transferentzia bat izan dela, baina hori ez da beti horrela. Zorraren auditoritzak hori bilatzen du,argitzea zor bakoitzaren atzean benetan baliabideak eman diren edo ez. Hori argitzeaz gain auditoritzak herri mobilizazioa ere bilatzen du, agerian uzten baitu herritarrok ordaintzen ditugula (doikuntza eta murrizketen bidez) trukean baliabiderik jaso gabe. Beraz, auditoritzaren helburua, ezagutza lortzeaz gain, justizia bilatzea da.

Finantzen boterea

Dolarraren eta urrearen arteko parekotasunaren amaierarekin (1971) abian jarri zen finantza eredu kapitalistak mekanismo zahar bat baliatu zuen gure baliabideetaz jabetzeko: zorra. Ezerezetik moneta sortu, eta estatuei mailegu merkeak eskaini bankuen bidez: hamarkada batean zorrak 7 aldiz handitu ziren.


Aldaketa honekin finantzek eskuratu zuten boterea argi uzten du azterketa interesgarri batek (S. Vitali, J.B. Glattfelder, and S. Battiston (2011) The network of global corporate control), demostratzen baitu munduko 43.000 enpresa nagusien kontrola 50 finantza erakunderen eskuetan daudela. Gainera, AEBko kontabilitate sailak egindako auditoritza batek erakusten du FEDk sekretupean 16 bilioi dolar eman zizkiela banku eta korporazio hauei. Eta hain justu, konpainia hauek dira banku gehien zerga paradisuetan dituztenak.

Argi gelditzen da beraz, negozioak kontrolpean dituen finantza botereak diru laguntza oparoak jasotzen dituela, eta irabaziak zerga paradisuetara eramaten dituela. Botere hau izan da zorraren krisia sortu duena bere onurarako eta gure kalterako.

Argi gelditzen da beraz, negozioak kontrolpean dituen finantza botereak diru laguntza oparoak jasotzen dituela, eta irabaziak zerga paradisuetara eramaten dituela. Botere hau izan da zorraren krisia sortu duena bere onurarako eta gure kalterako.

Zer faktorek eragin du finantzen boterea eta zorraren sistemaren erabilera?

- FED Erreserba Federalaren sorrera
- Finantza desregulazioa eta krisia
- Dolarra eta urrearen arteko parekotasunaren amaiera
- Naziarteko Finantza organismoen sorrera
- Arrisku kalifikatzeko agentzien sorrera
- Euroaren sorrera eta BCE Europako Banku zentralaren rola

Zorraren sistemak zorpetze publikoaren instrumentua kontrako zentzuan erabili du, hau da, baliabideak lapurtzeko erabili dute baliabideak handitzeko erabili ordez, eta honek finantzen mundu mailako dominazioa bideratu du.

Nola lan egiten du zorraren sistemak?

- Eredu ekonomiko eta fiskala: zerga eta aurrekontuen doikuntza, anti-erreformak (erreformak gauzak hobetzeko izaten baitira), inflazioaren kontrola, kontabilitate itxuraketak...
- Arau juridikoak: finantza sektorearen boterea bermatzeko lege aldaketak; lehentasuna finantza zorraren ordainketa.
- Botere politikoa: teknokraziak eskuratzen du botere politikoa, hauteskunde kanpainen eta hedabideen finantzaketa.
- Ustelkeria: arreta desbideratzen du benetan garrantzitsuak diren gauzetatik, adibidez zorraren mekanismotik. Arazoa per
tsonen jarreran kokatzen du.
- Hedabide nagusiak: ez dute ezer esaten zorraren gaiari buruz edo desinformatu egiten dute.

Zorraren sistemak zorpetze publikoaren instrumentua kontrako zentzuan erabili du, hau da, baliabideak lapurtzeko erabili dute baliabideak handitzeko erabili ordez, eta honek finantzen mundu mailako dominazioa bideratu du.

Honek guztiak finantzen mendean jartzen gaitu, gizartean ondorio larriak eraginez.

Mekanismo honek herrialde guztietan berdin lan egiten du. Eta funtzionatzeko modu hau ez dugu aldatuko harik eta bere ondorioak nozitzen dituen jendeak sistema honen kontra altxatzen den arte. Horretarako balio du herri auditoritzak Alde batetik jendeak gertatzen ari denaz kontziente izateko, datu teknikoekin, eta bestetik, datu hauek erakusten dituen txostena izanda mobilizazioa bultzatzeko. Auditoritzaren agerian utzi nahi du zorrak zeini egin dion mesede, zertarako erabili den, zer akordio ezkutu egin diren... Txosten tekniko bat da, bai, baina herritarren parte hartzea bilatzen dugu, herritarrak baitira aldaketa eragiteko gaitasuna dutenak mobilizazioaren bidez.

Ondorioak

- Zorpetze publikoaren instrumentua finantza sektoreak erabili du baliabide publikoak lapurtzeko.
- Estatuetako kudeaketa eta politika interes pribatuek bideratu dute.
- Nazioak “Merkatuen” esanetara jarri dira.
- Garapen sozioekonomikoa trabatu da.
- Zorraren sistema erreproduzitzen doa Estatuetan, bai barne maila zein nazioarte mailan.
- Ondorioak: gizartearen sakrifizioa, bazterketa, miseria eta bortxa.

Zorraren sistema giza eskubideen aurkako eraso garbia da, eta gelditu egin behar da honoko estrategiaren bidez:

- Finantza errealitatearen ezagutza.
- Gizarte mobilizazio kontzientea.
- Ekintza zehatzak: herri auditoritzetan parte hartzea, finantza errealitatearen ezagutzaren demokratizazioa nukleoak sortuz, moneta eta zerga politika aldatu aberastasunaren bidezko banaketa eta gizarte justizia bermatzeko, mundu mailako finantza arkitektura aldatu, giza eskubideak bermatu, eta gardentasuna (egia eskuragarri egin).

Zor auditoritzen esperientziek balio behar dute beste ekimen batzuk inspiratzeko eta Zorraren Sistemak inposatzen duen esklabotza ekonomikoaren kontrako gizarte borrokek denbora irabazteko. Aurrera!