Sindikatu feminista eraikitzen

2020/03/07
LeireTxakartegi.jpeg
Leire Txakartegi, ELA Genero Politiken saileko arduraduna (testu honek martxoaren 6an ELAK Donostian egin zuen "Zuena zuriketa morea, borroka feminista gurea" ekitaldiko hitzaldia jasotzen du)

Pozgarria da gaur hemen egotea, gure sindikatua sustatzen ari den borroka feministei gorazarre egitea, balioa ematea… Baina gaur, batez ere, Gipuzkoako erresidentzietako emakumeei egin nahi izan diegu tokia, merezimendu osoz. Zuekin gaude!

Martxan gaude, sindikatu feminista eraikitzen ari gara, urtez-urte, pausoz-pauso. Asko daukagu oraindik egiteko baina egindakoaren balioaz ere konsziente gara.

Bideoan urte batzuetan atzera egin dugu eta nik ere atzera egin nahi dut gaur pixka bat. Sindikatuan emakumeok zuzendaritza eta erabaki guneetan sartu ginen, sindikatuaren erabaki politiko garrantzitsu baten ondorioz. Sindikatuaren apostu politiko garbia izan zen, berez aldatzen ez dena aldatzeko zuzenean eragin behar delako. Guri tokia egiteko gizonezko batzuk atzera egin behar izan zuten urte haietan eta argi geratu da horrelako prozesuak aurrera egiteko guztion oniritzia eta bultzadak direla garrantzitsuak. Genero berdintasun alorra ere sortu zen garai hartan.

Los conflictos protagonizados por mujeres fueron adquiriendo más peso en nuestra acción sindical, seguramente porque la realidad laboral cambiante así lo exigía, más que por una decisión consciente o estratégica del sindicato.

Gaurkoan ikusi ditugu irudiak (seguruenik geratu zaizkigu beste batzuk kanpoan) Gipuzkoako garbikuntza, Basauriko garbitzaileak, Sabeco, Ariznavarra, jantokietako emakumeak,… eta ondoren etorri ziren Gipuzkoa eta Bizkaiko erresidentziak, etxez-etxeko zerbitzuak, irakaskuntza sektorean ere haurreskolak eta sukalde eta garbiketa, soldata arrakalaren aurkako borrokak (Anek ezin hobeto azaldu dizkigunak…).

Gatazka guzti hauek gure historia feministaren parte dira. Azken urteetan sindikalismo aldarrikatzailearen aurpegiak eta iruditeria aldatzen joan gara eta emakumeak borrokaren lehen lerroan kokatu gara. Oraindik badaukagu hutsunerik ere: etxeko langileak, esaterako. Ez borondate faltagatik, antolakuntza moduen zailtasunagatik.

Todas estas luchas han sido y son feministas. Como hemos dicho muchas veces, son la aportación más práctica que hace nuestro sindicato al feminismo. Porque el feminismo en el que creemos es un feminismo de clase, anticapitalista y antirracista. Nancy Fraserren hitzak erabiliz, feminismo eraldatzailea da klase borroka berria, klase borroka esparru produktibo eta erreproduktiboan kokatu behar delako. Enplegutik haratago, bizitzen prekaritatearen aurka kokatu behar delako klase borroka, baina enplegua ere antolakuntzarako eta borrokarako eremu gisa albo batera utzi gabe.

Eta emakumeak protagonista dituzten borroka hauekin hori egiten ari gara: bizitzaren prekaritatearen aurka, soldata arrakalaren aurka, zaintza lanak duintzearen alde, … Eta ikusten ari gara sindikatua emakumeen ahalduntzerako tresna dela prozesu hauetan, langile bezala eta emakume bezala ahalduntzeko.

En 2014 decidimos dar un paso más y pusimos en marcha el proceso de cambio organizacional pro equidad de género. ¿De dónde partíamos?: que las mujeres estemos en los órganos de dirección es necesario pero no suficiente; tampoco basta con organizar a las mujeres en sectores precarios feminizados. Si queremos ser una organización feminista tenemos que repensar el conjunto de la organización y de la estrategia sindical, porque las organizaciones también generamos situaciones de discriminación y desigualdad en lo cotidiano, aunque sea de forma involuntaria.

Eta jakina, gure sindikatua ere ez dago hortik salbu, gu ez gara berdintasunaren irla bat, sindikatuak gizonen neurrira egindako erakundeak izan ziren heinean. Gizonek sortuak enpleguan zeuden gizonak antolatzeko, emakumeak etxean zeuden bitartean. Eta jakina, historiak kultura jakin bat sortzen du erakunde guztietan, gurean barne.

Zergatik jarri genuen prozesu hori martxan? Alde batetik, justizia sozialagatik eta koherentziagatik, gizarte feminista bat sustatu nahi badugu koherenteak izan behar garelako etxean ere eta genero berdintasuna gauza guztietan txertatuta izan behar dugulako. Eta baita ere beharragatik, erabaki dugulako prekaritatearen aurkako borroka ildo estrategikoa izango dela sindikatuan. Eta jakin badakigu emakumeok garela prekaritate egoerak pairatzen ditugunak batez ere, lanean eta bizitzan. Emakumeok langile klasearen erdia gara eta langile klasea anitza eta hetereogeneoa da. Beraz, langile klase osoa ordezkatu nahi badugu, eta batez ere prekaritatean daudenak, ezinbestekoa da sindikatuak emakumeon eskubideen defentsa lehen mailan kokatzea.

Ha pasado mucho tiempo, cuánto hemos aprendido!. El diagnóstico de género nos aportó nuevas miradas y nuevas formas de mirar. Fuimos conscientes de que si no incorporamos la lectura de género en nuestras estrategias y decisiones seguiremos estando ciegas al género, defendiendo en nombre del interés general intereses que no son tan generales, sí, en la mayoría de los casos intereses de los hombres. Adibidez: Orain dela gutxirarte pentsaezina izango zen soldata arrakalagatik greba bat egitea baina jakina, sektore edo enpresa batean soldata arrakala badago eta hori aztertu gabe soldata igoera komun bat eskatzen badut, soldata arrakalan sakontzen egongo naiz, borondate onez eta ustez interes orokorraren izenean.

Konturatu ginen emakumeon interesak eta eskubideak defendatzeko, martxan jartzen ditugun ekimen orotan galdetu behar dudala ea genero desberdintasunak sortzen egon gaitezkeen, eta are gehiago, pentsatu behar dugu zer egin dezakegun ezberdintasun egoera hauek gainditzeko. Eta konturatu ginen zenbat daukagun oraindik egiteko. Irizpide honekin guztia errebisatu behar dugulako, guztia hobetzeko.

Ikasi genuen berdintasuna ez dela egoera ezberdinak dituztenak berdin tratatzea, emaitzari erreparatu behar diogula eta geu ere ari ginela ezberdintasun egoera hauek sortzen nahi gabe ere.

Y el diagnóstico también nos dejó claro que no estábamos incorporando adecuadamente la equidad de género en la negociación colectiva, pese a estar orgullosas y orgullosos de los conflictos en sectores feminizados.

Y también aprendimos que para llevar adelante una estrategia de equidad de género es imprescindible poner en marcha una Planificación Estratégica, ya que en caso contrario la igualdad de género cae sistemáticamente de las agendas, puesto que siempre habrá cosas más importantes que hacer.

Denbora pasatu da, askok galdetzen duzue nola dagoen prozesua. Ikasi dugulako baita ere genero berdintasun estrategiak guztioi eragingo digula, egitura guztioi, ez dela izango bakarrik genero alorraren kontu bat.

Ba azken hilabeteetan genero ekitaterako Planifikazio Estrategikoa egiten egon gara, prozesu parte hartzaile batekin: negoziazio kolektiboan, hauteskunde sindikaletan, mobilizazio eta kanpainetan, formakuntzan, zerbitzu juridikoetan, gizarte ereduan… nola bermatuko dugu berdintasuna? Zeintzuk izango dira gure ildo estrategikoak, gure adierazleak… helmugak… Izango duzue guzti honen berri. Oso proiektu potentea da. Sindikatuarentzat estrategikoa izango dena hurrengo urteetan.

Estamos en esto desde 2014, porque queremos que el proceso que estamos llevando adelante tenga bases sólidas. Pero no tenemos ninguna duda de que hemos avanzado mucho, no estamos en el punto en el que estábamos cuando empezamos con esto. Urte guzti hauetan jende askok parte hartu duzue prozesuan eta zuek jada betaurreko moreak jantziak dituzue. Martxan ditugun gatazkak ez dira txanpiñoi isolatuak, askoz ere konszienteagoak gara zer egiten ari garen: negoziazio kolektiboaren prozedura eta edukiak aldatzen ari gara, prekaritateari aurre egiteko plangintza berriak martxan jartzen ari gara genero ikuspegia txertatuta, berdintasun planak beste maila batetan kokatzen ari gara,… Nahi duguna da guzti honek sindikatuaren estrategia guztia bustitzea, ez izatea tanta isolatuak. Azken bi martxoak 8ko greba feministek ere lagundu digute prozesu honetan.

Eta bitartean emakumeen afiliazioak gora! Ordezkartitza sindikalean gora! Eta hau ere ez da kasualitatea. Honek esan nahi du sindikatua emakumeen beharrei erantzuna ematen ari zaiela.

Y cuando nos preguntan si somos un sindicato feminista desde el área de género solemos responder que estamos en construcción feminista, porque somos más conscientes de lo que supone ser feministas, somos más exigentes. Eta guzti honekin eraiki nahi dugu sindikatu hobeago bat, guztiontzat hobeagoa. Prozesu hau guztion erronka da, emakume eta gizon, gizon eta emakume, errepikatzen dut, etorkizunean sindikatu honek duen erronka estrategiko nagusietako bat, baina erronka polita dudarik gabe: sindikatu feminista eraikitzen jarraitzearena.

Eta euskal administrazoetako ordezkariei galdetzen dietenean ea feministak diren? Zer erantzuten dute? Ba noski, feministak direla. Azken bi greba feministetan ahoa bete zaie horrekin. Aurten ere euskal erakundeak aterako dira egun hauetan lazo morearekin.

Berdintasun formala bermatu nahi dute paperetan eta plangintzetan, baina politika errealak kontrako norabidean doaz. Ez dute sistemaren oinarrian dauden genero desorekak konpondu nahi, bestela sistema bera jartzen zaielako kolokan. Bi adibide soilik.

Eusko Jaurlaritzaren soldata arrakalaren aurkako plan estrategikoan ez da azaltzen prekaritate hitza. Soldata arrakalarekin bukatu nahi omen dute enpleguaren kalitatea aztertu gabe eta administrazioaren azpikontratazio politika berrikusi gabe.

Segundo ejemplo, la mesa de diálogo social de la CAPV, una vergüenza. Afirman que en la base de la brecha salarial está el sesgo vocacional entre hombres y mujeres, dando por buenas las declaraciones públicas realizadas por el Presidente de Confebask días antes, que daba a entender que la brecha salarial es culpa de las mujeres, porque no elegimos bien qué estudiar.

Feministak omen dira, eta feministetan feministena Gipuzkoako Diputazioa.

Gipuzkoako Diputazioak “Etorkizuna Eraikitzen” izeneko estrategia martxan du, gipuzkoar guztien parte hartzearekin etorkizuneko Gipuzkoa pentsatzeko. Diru publikoarekin, zaintza ereduataz hausnartzeko proiektu aurrerakoi bat ipini behar omen dute martxan, hainbat enpresatan kontziliazio programak martxan jartzea ahalbidetu dute, izen handiko hizlariekin antolatu ditu azken urteetan jardunaldi feministak, Tolosan azkena.

Ez naiz ingelesezko hitzak erabiltzearen zale. Baina Gipuzkoako Diputazioa egiten ari dena (atera dugun eskuorrian azaltzen den bezala) “purplewashing” da, zuriketa morea, enpresen eta gobernuen irudia garbitzea emakumeen eskubideen izenean. Dicho de otra forma, la Diputación de Gipuzkoa se define define como feminista pero en las políticas y decisiones del día a día ejerce activamente contra los derechos de las mujeres.

Gipuzkoako erresidentzietako emakumeen aldarrikapenak ez omen dira onargarriak, sistema itota utziko luketelako. Hori Olano jaunak esan zuen irratian elkarrizketa batean.

Itogarria zera da: zaintza sistema publikoa emakumeen prekaritatean oinarritzea, zaintza sistemaren pribatizazioarekin emakumeen %30eko soldata arrakala sortzea eta iraunaraztea enpresek etekin izugarriak dituztenean, hori dena diru publikoarekin eta familia askok hilero egiten duten esfortzu ekonomikoarekin.

Feminista izatea da zaintza erdigunera ekartzea, zerbitzu publikoak zaintzea, enpleguaren kalitatea bermatzea bizitza duinak izateko...Hori dena da feminista izatea, guk ulertzen dugun bezala, feminismoa gutxi batzuen zerbitzura dagoen sistema irauli eta gehiengo baten alde jartzea da.

Olano eta enparauak, zuek ez zarete feministak, zuen politikak matxistak eta heteropatriarkalak direlako!

Pero la huelga de las residencias de Gipuzkoa no tiene marcha atrás, porque es un conflicto por un modelo de sociedad más justo, que ponga las vidas en el centro y que atienda a las necesidades de una mayoría social; es un conflicto por el derecho a cuidar y ser cuidadas en condiciones digas; es un conflicto feminista que aboga dar pasos efectivos por la equidad de género! Horregatik, ez izan dudarik, irabazi egingo duzue.

Bizkaiko erresidentzietako grebalariek, Ariznavarrakoek, epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek ere greba luzeak bizi izan zituzten, zuek ere bai aurreko negoziazio batzuetan, … Greban egotea gogorra da, neketsua da, une gazi-gozoak egoten dira, … eta agian galdetzen duzue: aterako gara aurrera? … eta nik gaur sindikatu osoaren izenean esan nahi dizuet ez izateko inolako zalantzarik. Hiru gauza dituzuelako alde: zuen arteko elkartasuna eta ahizpatasuna, alde batetik. Bestetik, sindikatu osoaren babesa eta harrotasuna. Eta azkenik, atzera bueltarik ez daukan iraultza feministaren parte izatea.

Duintasun eta adorez lezio ikaragarria ematen ari zarete. Sindikatu honetako gizon eta batez ere emakumeok, oso harro gaude zuetaz!

Harro gaude zuetaz eta baita ere nola ez, EHUko garbitzaileetaz, bost asteko greba deitu dutenak soldata duinen alde; edo Bizkaiko etxez-etxeko langileak, aste honetan ere greban egon direnak, zaintza eredu duin baten alde, Gorlizeko garbitzaileak, bi asteko greba hasi dutenak soldata arrakalaren aurka. Eta aipatu nahi genituzke era berean Nafarroako Sephora enpresako langileak ere, hitzarmen duin baten alde borrokan daudenak! Eta nola ez, Gizatzeneko emakumeak, egiazko berdintasun plan baten alde grebara doazenak!

Aurtengo martxoaren 8an zuek ordezkatzen duzue mundu guztian egun honek daukan zentzua eta helburua. Gaurkoan zuek zarete martxoak 8!´

Gora erresidentzietako emakumeak!
Gora emakumeon borroka!
Gora ELA feminista!