(Lansaioa) Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik, eskubideen defentsa.

2021/05/06
etxeko langileak hitzaldia maiatzak 7bilbo-01.jpg
Etxeko enpleguari buruzko lan gida argitaratu dugula aprobetxatuz, lansaioa antolatu dugu. Gida honen helburua, gure eskualdeetan eta lokaletan ELAren iragazki juridiko lana betetzen duten pertsonei baliabide erabilgarri bat eskaintzea da, jendeak gero eta gehiago eskatzen baitu horri buruzko informazioa, laguntza eta arreta. Lansaioa datorren maiatzaren 7an egingo dugu, goizeko 11:30 eta 14:00ak bitarte. Zuria Arzuak, gidaren egileak, gidatuko duen saio honetan Jone Bengoetxea eta Katia Henriquezek ere parte hartuko dute. Parte hartzea mugatua izango da, etorri nahi izatekotan idatzi fundazioa@ela.eus helbidera.

(Gida osoa hemen)

Lansaioa

Etxeko enpleguari buruzko lan gida argitaratu dugula aprobetxatuz, lansaioa antolatu dugu. Lansaioa datorren maiatzaren 7an egingo dugu, goizeko 11:30 eta 14:00ak bitarte, Bilboko egoitzako areto nagusian. Zuria Arzuak, gidaren egileak, gidatuko du saioa. Arzuak gida azalduko du etxeko langileen erralitatea eta atzerritartasun legea ardatz hartuta. Jone Bengoetxeak gai honek sindikatuarentzat duen garrantziaz jardungo du eta Katia Henriquezek, migratuek dituzten zailtasun eta beharrei buruz hitz egingo du.

Zer dela eta gida hau?

azala gida.pngJarraian aurkezten dizuegun etxeko langileei buruzko gida-zirkular honen helburua da gure eskualdeetan eta lokaletan ELAren iragazki juridiko lana betetzen duten pertsonei baliabide erabilgarri bat eskaintzea, jendeak gero eta gehiago eskatzen baitu horri buruzko informazioa, laguntza eta arreta. Ezin dugu ahaztu lan-sektore honekiko dugun zor historikoa ere, eta, beraz, erantzun egin behar diegu esparru horretako langileei.

Sarrera

Etxeko lana eta zaintzen lana, orain arte etxeko langile esaten zaien horiek betetzen duten lana, urtez urte gero eta pertsona gehiago enplegatzen duen lan-sektorea da. Gaur egun indarrean den araubideak eragin du sektore horretan lan-esplotazioa eta prekaritatea oso nabarmenak izatea, gainerako lan-sektoreekin alderatuta.

Lan hori, sozialki eta ekonomikoki gutxi baloratua, emakumeek betetzen dute hein handi batean, batez ere emakume migratzaileek. Haietako asko administrazio egoera irregularrean daude, eta ez dugu ahaztu behar, asko eta asko beren etxeak utzita etorri direla, beste familia batzuen etxeak eta bizitzak zaintzera.
Legedia urria da sektore horretan (etxeko langileak Etxeko Langileen Erregimen Berezian daude, baita GSko Araubide Orokorrean ere), eta langile askok ez dute ez kontraturik ez dagokien soldatarik, ez dute araututako atsedenaldirik, eta, horrez gain, bestelako gehiegikeriak ere jasaten dituzte. Araubide orokorreko langileek eta administrazio-egoera erregularrean daudenek, oro har, ez dute halako gehiegikeriarik jasaten.

Egoera horren aurrean, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE), 189 Hitzarmena, etxeko langileei buruzkoa, onartu zuen 2011. urtean. LANEk nazioarteko hainbat arau eta irizpide ezarri zituen dokumentu horretan, etxeko langileek betetako lana duina izan dadin, eta aitortza sozial eta ekonomikoa izan dezan.
Orain arte 11 herrialdek berretsi dute Hitzarmena, baina Espainiak ez du bat egin.

Hitzarmen hori berresteak bermatuko luke etxeko langileek gainerakoen tratu bera jasotzea, prestazioak, kalte-ordainak, informazioa eta bazterketaren aurkako babesa eskuratu ahal izatea, haien bizi-baldintza duinak ziurtatzea, lan-arloan salaketarako mekanismoak eskura izatea, etab. Berez, 189. Hitzarmenak jasotzen dituen eskubide ia guztiak onartuta daude etxeko enpleguari buruzko Espainiako legeetan: arazoa da legedi horiek, praktikan, letra hila direla.
Ondoren, etxeko langileek, kontratatu bat hitzartzean, kontuan izan beharko lituzketen zeinbat jakingarri azalduko dizkizuegu.

(Gida osoa hemen)