Amaia Perez Orozcok "Subversión feminista de la economía" liburua kaleratu berri du

2014/09/04
amaia handia.jpg
Amaia Perez Orozco, Ekonomia Feministaren ikur nagusietakoa dugu. Edo, berak esango lukeen moduan, “ekonomiaren gaineko begirada feministen” ikurra. Perez Orozko ekonomialaria da, gizarte mugimenduetan aktiboki parte hartzen du eta “Subversión feminista de la economía” liburua argitaratu berri du (Traficantes de Sueños, 2014). Lan honetan sistemaren gaineko kritika sakona egiten du eta “bizitzaren jasangarritasuna” kontzeptuan arreta jartzen du. “Bizitza erdigunean jartzea feminista ez dela esaten du jende askok, sen ona baino ez dela. Ederra litzateke mundu guztiak hala pentsatuko balu, baina ez da horrela. Gainera, feminismoaren zentzu genealogikoa gailentzen da, feminismoaren eztabaida historikoekin uztartu ohi delako. Horien artean dugu, pertsonala politikoa denaren ustea, makroegiturak eta bizitza elkarrekin harremanetan jartzen saiatzen delako”, diosku. Liburuaren bertsio digitala eskuragarri dago sarean eta paperezkoa, gure liburutegian.

Elkarrizketa osoa, Eldiario.es orrian eskuragarri

Amaia Perez Orozco, Ekonomia Feministaren ikur nagusietakoa dugu. Edo, berak esango lukeen moduan, “ekonomiaren gaineko begirada feministen” ikurra. Perez Orozko ekonomialaria da, gizarte mugimenduetan aktiboki parte hartzen du eta “Subversión feminista de la economía” liburua argitaratu berri du (Traficantes de Sueños, 2014). Lan honetan sistemaren gaineko kritika sakona egiten du eta “bizitzaren jasangarritasuna” kontzeptuan arreta jartzen du. “Bizitza erdigunean jartzea feminista ez dela esaten du jende askok, sen ona baino ez dela. Ederra litzateke mundu guztiak hala pentsatuko balu, baina ez da horrela. Gainera, feminismoaren zentzu genealogikoa gailentzen da, feminismoaren eztabaida historikoekin uztartu ohi delako. Horien artean dugu, pertsonala politikoa denaren ustea, makroegiturak eta bizitza elkarrekin harremanetan jartzen saiatzen delako”, diosku.

Zer egin beharko genuke zainketa lanekin, ezkutuko lan horrekin, etxeetatik kanpora atera?

Zainketa lanekin zer egin behar den galdetzea, ekonomiarekin zer egin behar den galdetzea da, azken finean, zainketa lanak baitira ziklo ekonomikoa orekatzen dutenak: merkatu eta erakundeetan gauza asko gertatzen dira, eta hortik kanpo, bizitzak aurrera egin dezan ezinbesteskoak direnak “zainketak” dira. Iraulketa sistemiko baten beharrean gaude; ekonomiak jendearen zerbitzura egon behar du, eta ez bizitzak merkatuen metaketa prozesuen menpe. Zainketa lanak ez dira beste esparru soil bat, zainketa lanen esparruan jokatzen da bizitza eustearen ardura. Horregatik, ezin da hauteskunde programa edota manifestuen azken puntua izan.

Zainketa lanen artean dauden zeregin anitzen aurrean erantzun ezberdinak aurkitu behar ditugu. Esate baterako, elkarren artean berdinak eta transferiezinak diren aitatasun eta amatasun baimenak, haur hezkuntza, etxeko lanen banaketa parekideak lehen ordenako helburu politikoa izan behar dira.

Arazo honi aurre egiten ez dieten pertsonek, aurre egin diezaioten. Ikus dezaten zein punturaino den zaila itzal publiko handia duten enpleguekin bateragarri egitea. Etxe barruan burutzen diren lan asko kanpora atera behar ditugu, “menpekotasunari arreta” adibideez.

Baina lan horiek kanpora aterata ere, beti egongo dira etxe barruetan geratzen diren lanak. Zer egin horiekin? Nola berma dezakegu ardura horien birbanaketa?

Hori ezin dute inongo lege edota erakundek bermatu; errotiko aldaketa sozial bat ezinbestekoa da. Zainketa lanak ez dira birbaloratuko zeuk egiten ez badituzu, eta ez dituzu zeuk egingo, serio hartzen ez badituzu. Berbalorazioa eta birbanaketa, uztartuta doaz. Heziketa behar dugu, balore sozialak eraldatu behar dira baina esparru materialean ere jardun behar dugu. Amatasun eta aitatasun baimen berdinkideak tresna garrantzitsua izan daitezke, baina sindikatuek ere barneratu egin behar dute, merkatuko lanaren banaketaz gain, ordaindu gabeko lanaren banaketa haiei dagokien zerbait dela. Ezinezkoa da batean eragitea, bestean eragin gabe.

Jo dezagun, zelako militante eta hautagai politikoak izan ohi ditugun: beti “eskuragarri” dagoen hautagaia, denetarik dakiena, eta beti “hor” dagoena. Zer gertatzen da bere bizitzako gainerako esparruekin? Nork ematen dio jaten? Nork garbitzen du bere etxea? Berari dagozkion zainketa arduren zama, nork hartzen du? Geure buruari galdegin behar diogu hori sustatzeko prest ote gauden, ala, ostera, guztiz bestelakoak diren hautagaien aldeko apustua egin nahi ote dugun. Pertsona batzuk uneoro eskuragarri egon daitezen, inolako ordainik jasotzen ez duen ezkutuko lan asko egiten duen jendea dago, eta auzi hori kolokan jarri behar dugu.

Liburuaren bertsio digitala eskuragarri dago sarean eta paperezkoa, gure liburutegian.