Kutxabanken pribatizazioa: ez da komeni zaiguna. Alternatibak.
2014/06/02
Kutxabanken pribatizazioaren aurrean, ELAk txostena argitaratu zuen joan den Maiatzean. Bertan, pribatizazioaren aurkako bere jarrera argudiatu eta alternatibak badaudela adierazten da.
Zertaz ari gara? Zergatik pribatizazioaren kontra? Zein alternatiba?
Ikus ezazu jarraian datorren aurkezpena!
Kutxabank pribatizatzeko erabakia prozesu baten azken urratsa da, eta prozesu horren oinarriak gezurra, gardentasun eza eta eztabaida nahiz parte hartze sozialik gabeko erabakiak izan dira. 2011 urtean, ez zen egia bankarizazioa alternatiba bakarra zela,eta orain ere ez da derrigorrezkoa kapital pribatua Kutxabanken sartzea, %50etik gorako partaidetzarekin.