Bizitza burujabea eskubide osoz

2018/05/29
Kartela_Irunea_2018Une-640x229.jpg
Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideek datorren 2018eko ekainaren 2an Alternatiben Herria ekimena abiatuko dute Iruñean. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitza ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz

Ekimen honekin jarraipena emanen diote Bizi mugimenduak,  Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, Sistema aldatu, ez klima lelopeanLarunbatean, 2018ko ekainaren 2an, Iruñean iraganen da Euskal Herriko 6. Alternatiben Herria. Baiona (2013), Zokoa (2014), Donostia, Donibane Garazi eta Bilbo (2015), orain Iruñean da antoaltzen “Alternatiben Herria”… urrian Baionan iraganen delarik Alternatiba 2018!

« Izan ere, badira gure artean alternatibak egungo eredu soziala gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku daude; beste hainbeste, jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko.

Zer egin nahi dugu? Zer proposatzen dizuegu denon artean egiteko?

  • Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi. Eta erakustearekin batera, informazioa partekatu, elkar ezagutu, gure artean gogoeta egin eta eztabaidatu… Denon artean konplizitatea, aliantza, konfiantza… behar eta nahi ditugu, gure alternatiba ezberdinak saretzeko eta indartzeko. Horrela bakarrik aldatuko dira gauzak!
  • Botereek ezintasunera eraman nahi gaituzte. Haiek behin eta berriz sinestarazi nahi digute bide bakarra dagoela, ez dagoela beste alternatibarik. Horren kontra matxinatu nahi dugu. Bestelako bide batzuk jorratzeko ideiak, proiektuak, intuizioak, gogoak… baditugula erakutsi nahi dugu.

Hartara, heldu den ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez.

Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak… Hemen egitaraua eta guneen mapa! »

mapa-irunea550

egitaraua_irunea